EAEko trans legea txalo artean jaso zuten trasn eta LGTBI eragileek

Pasa den ostegunean Eusko Legebiltzarrak trans pertsonen inguruan onartu zuen legeak baditu hainbat aurrerapauso. Dena den eragileen esan dutge oaraindik ere gauza asko falta direla, baina itxaropentsu daudela. Batez ere pertsona ez-binarioak ahazten dituela azppimarratu nahi izan dute. Oro har, ordea, legea ona dela uste dute.

2012ko ekainean onartu zuen Eusko Legebiltzarrak transexualak genero-identitateagatik ez baztertzeari eta haien eskubideak aitortzeari buruzko legea, eta bigarren aldaketa du oraingoa. EAJk, PSE-EEk eta Elkarrekin Podemos-IUk aurkeztu zuten araua moldatzeko proposamena 2022an, eta bidean EH Bilduren babesa ere lortu du, hainbat zuzenketa erantsi ostean. Adostasun zabalarekin, lau alderdion aldeko botoekin onartu zuten ostegunean lege aldaketa, Ekai Lersundik bere buruaz beste egin zueneko seigarren urteurrenean.

Hona hemen legeak dakartzan aldaketa nagusiak modu oso orokorrean:

1. Trans kontzeptua
Trans hitzaren erabilera orokortu egin du legeak, izenburutik hasita: pertsona transak genero identitateagatik ez baztertzeari eta haien eskubideak aitortzeari buruzko legea izango da.

2. Osasun arreta
Legearen atalik luzeenetako bat da transen osasun arretari buruzkoa, eta, kolektiboentzat ere, zentrala da arlo hori. Testuak nabarmentzen du transen errealitatea ezingo dela patologia gisa tratatu, ez zuzenean ez zeharka

3. Intersexualak
LGTBI siglen azken hizkia dira intersexualak: jaiotzean ez dauzkate gizonen edo emakumeen ezaugarriekin bat datozen ezaugarri biologiko edo anatomikorik. Babesik gabeko kolektibo bat izan da orain arte. Izan ere, oso zabaldua dago jaioberriei genitalak aldatzeko kirurgia egitea, baina halakoak debekatu egin ditu legeak.

4. Hezkuntza
Hezkuntza sistema errespetuzkoa  izatea nahi du legeak: helburu gisa ezarri du pertsona transei beren errealizazio pertsonala eta soziala ahalbidetuko dien hezkuntza bermatzea. Horretarako, besteak beste, ikastetxeetako bizikidetza planen barruan berariazko protokolo bat txertatzea ezarri du, haur transak diskriminatzea saihesteko.