Bost animalia migratzailetik bat desagertze arriskuan dago

Nazio Batuen Erakundearen (NBE) txosten baten arabera espezie migratzaileen %22 desagertzen arriskuan dago gizateriaren eraginez.

Albatrosak, dortokak edo gaizkatak desagertze arriskuan daude, euren populazioa arriskutsuki murrizten ari baita eta azkenik desagertu egin litezke.

Gainera, adituek frogatu dute CMSren zerrenda dauden ia arrain guztiak (%97) desagertzeko mehatxupean daudela. Egoera ez da batere pozgarria, mundu mailan, espezie migratzaile guztiak desagertzeko arriskurantz baitoaz. Gehiegizko ehiza, elikagai gabezia, kutsadura eta krisi klimatikoak sortutako aldaketak dira hauen eragileak.

Gainera, espezie hauentzat garrantzitsuak diren gune gehienak ez daude babestuak. Guztiagatik, “gizateria jasan ezinezko presio maila” eragiten ari da leku hauetan eta berebizikoa da gune hauek babesteko pausoak ematen hastea.

Izan ere, analisiek erakutsi dutenez, planetako lau espezie migratzailetatik bat bere habitataren galeragatik kaltetua izan da. Inger Andersen, Nazio Batuen ingurumeneko programaren zuzendariak adierazi du berebizikoa dela gizateriak kontserbazio ekintza zehatzak txertatzea desagertze arriskuan dauden espezieak salbatzeko.