“Gonzalo Nardiz: Gizarte-bokazioa zuen euskal abertzalea”

Leizaola Fundazioa, Gogora Institutuarekin lankidetzan, “Gonzalo Nardiz: Gizarte-bokazioa zuen euskal abertzalea” izeneko erakusketa ibiltaria antolatzen ari da EAEko hiru euskal lurraldeetan zehar. Erakusketak iaz ireki zituen ateak lehenengo aldiz, eta harrera bikaina jasotzen ari du. Gonzalo Nardiz Bermeon jaio zen 1905ean. Eusko Abertzale Ekintzako militantea, alderdia 1930ean sortu zenetik. Jose Antonio Agirrek Eusko Jaurlaritzako Nekazaritzako lehendabiziko sailburu izendatu zuen 1936an. Haren zeregin nagusia Gerra Zibilak nekarazitzan eta abeltzaintzan eragindako eskulan faltak ondorio larririk ez izatea izan zen. Baina, gainera, izandako agintaldi laburrean, ingurumena zaintzeko kezka ere azaldu zuen, baimenik gabe zuhaitzak moztea eta ehiza egitea debekatu zuen, eta benetako nekazaritza-erreforma bat egiteko oinarriak aurkeztu zituen. Berrogei urte baino gehiago eman zituen erbestean, eta, sinbolikoki bazen ere, 1979ra arte egon zen karguan. Ondoren, bizitza politikotik erretiratu, eta 2003an Bilbon hil zen.
Otsailaren 5etik 19ra, erakusketa Donostiako Okendo kultur etxean egongo da ikusgai. Bi aste geroago, hilaren 19tik martxoaren 4ra, euskal politikari honen jaioterrira abiatuko da erakusketa, Bermeora, hain zuzen. Nestor Basterretxea kultur etxean bi astez egongo da. Ondoren, erakusketa Basurtuko auzo-e­txean izango da martxoaren 18ra arte. Apirilaren 15ean ibilbidea amaituko du, Gasteizko Lakua Gizarte Etxean.