Animaliak maite dituztenentzat…

Opariak egiterakoan, ez dago pertsona horrentzako objektu pertsonalizatua bilatzen eta aurkitzen denbora ematea baino gauza bereziagorik. Ziur aski, noizbait opari bat egin nahi izan diozu txakurrak, katuak edo bestelako animaliak maite dituen pertsona bati. Gaur egun, zorionez, pertsonak gero eta kontzientziatuago daude animaliak, maskotak izan edo ez, errespetuz tratatu behar direla. Egia esateko, inoiz ez da hain nabarmena izan gizakien eta haien maskoten arteko harremana ospatzeko opari perfektua bilatzea. Horregatik, hemen ideia batzuk emango dizkiogu animaliak maite dituen pertsona horri.

Tintazko kuxina hatz-markarako

Ideia bikaina da maskota batenganako maitasuna hilezkortzeko. Tintaz markatu behar da zure maskotaren hanka, eta hondo zuri batean bermatu. Horrela, betiko geratuko den irudi polit bat lortuko duzu, bakarra izango dena. Izan ere, gizakiek bezala, animaliek ere badituzte beren aztarnak eta nortasuna. Pertsona batzuek beren maskotaren oroitzapena hilezkortzeko modu hori pauso bat harago eramatea erabakitzen dute, tatuajea eginez. Zalantzarik gabe, opari hau oso pertsonala da, eta emozioa eta sentimendu ederrak sortzen ditu.

Led lepokoa

Bere maskotaren ondoan gaueko ibilaldi luzeak atsegin dituen pertsona bat ezagutzen baduzu, hau da opari perfektua: led lepoko bat. Opari honek hainbat abantaila ditu; alde batetik, ezinezkoa izango da zure maskota iluntasunean galtzea, baita mendian eta zuhaitzen artean dabilenean ere, une oro ikusiko baituzu non dagoen. Bestalde, ibilgailuetako gidarientzat baliagarria izan daiteke animalia detektatzeko eta harrapatzea edo istripu bat eragitea saihesteko.

Maskotarekin bidaiatzeko smartbox

Pertsona batzuei beren lagun iletsua eraman gabe bidaiatzea burutik pasatu ere ez zaie egiten; beraz, elkarrekin egindako bidaia-esperientzia bat oparitzea ahaztezina izan daiteke. Opari horrekin, pertsonak aukera dezake ehunka lekuren, lau izarreko hotelen edo landetxeen artean. Maskotaren jabearen lehentasunen arabera, hondartzara edo mendira joateko aukera dago. Gainera, ez dago garai jakinik; jabeak aukera dezake noiz egin bidaia polit hori.