BERLIN
Netflix-en ikusgai
Berlín Alex Pinak eta Esther Martínez Lobatok sortutako telesail espainiarra da. La casa de papel sailaren prekuela da, baina, oraingoan, Andrés de Fonollosaren (Berlín) pertsonaian zentratua. La casa de papel telesaileko lehen bi denboraldietan, Diruaren eta Zerga-zigiluaren Fabrika Nazionalean lapurreta egin baino urte batzuk lehenago hasi zen kontakizuna. Prekuela honek Berlín pertsonaiaren jatorria jorratzen du: gizon kalkulatzailea, egozentrikoa, dirua eta emakumeak maite dituena.
Atal berri honetan, eskularru zuriko lapur talde horrek Parisen egingo du lapurreta, lan egiteko modu berezi batekin. Helburua familia handien bitxi historikoak lapurtzea izango da, 44 milioi euroko balioa dutenak. Edo, zehazkiago, zaindarien begien aurrean desagerraraztea. Dena primeran planifikatuta dagoela dirudi, baina plan osoa arriskuan jarriko du Berlínen (Pedro Alonso) hedonismoak; pertsonaia maltzurra da, eta beti besteen aurretik doana. Harekin batera, Damián Vázquez (Tristán Ulloa), ingeniari, kimikari eta fisikaria eta Berlínen ideien egilea, lagun maitagarria eta isil-mandataria dago.
Lapurreta egiteko, talde baten laguntza izango du: Keila (Michelle Jenner), kode informatikoetan eta zibersegurtasunean aditua den ingeniari elektronikoa. Cameron (Begoña Vargas) erro gabeko neska gaztea da, arriskuaren mugan bizitzea gustatzen zaiona; Roi (Julio Peña), Berlínen alter egoa izan nahi du gaztetan, sarrailak irekitzen eta kartzelan sartzen aditua da, eta Bruce (Joel Sánchez), berriz, eskuekin edozer gauza maneiatzeko gai da, ibilgailuak zein mota guztietako su-armak.
Gogoratzen al duzu?:
LA CASA DE PAPEL La casa de papel Alex Pinak sortutako telesail espainiar bat izan zen. Bost denboraldi ditu (2017-2021). “Irakaslea” (Álvaro Monte) goitizena duen gizon misteriotsu batek historiako lapurretarik handiena prestatzen eman du bizitza osoa: Diruaren eta Zerga-zigiluaren Fabrika Nazionalean sartu, eta 2.400 milioi euro inprimatuko ditu. Asmo handiko plan hori aurrera eramateko, “Irakasleak” zortzi pertsonako talde bat bilduko du. Berlín (Pedro Alonso), bitxi-lapurra; Tokio (Úrsula Corberó), lapur eta hiltzaile iheslaria; Lisboa (Itziar Ituño), bandarekin bat egiten duen polizia-inspektorea; Nairobi (Alba Flores), faltsifikatzaile aditua; Río (Miguel Herrán), segurtasun-sistemetan aditua; Denver (Jaime Lorente), taldeko gihartsua; Stockholm (Esther Acebo), bandarekin bat egiten duena, eta Helsinki (Darko Peric), Jugoslaviako gerrako serbiar soldadu bat.