MIREN ETA ERROMANTIZISMOA
Ikasgelara mutil marokoar bat iritsi da. Said mutil azkarra eta atsegina da, eta, gainera, guapoa. Batxilergoko bigarren milako neska guztien begiradak harentzat dira. Klara ere Saidi begira dago, eta maitasun hori sakrifizio estereotipo patetikoenarekin eta sufrimenduarekin parekatzen du. Mirenek ez du gustuko guapoa delako. Said pertsona inteligentea eta adeitsua da, eta, gainera, atsegin zaio. Pertsona sentibera iruditzen zaio Mireni, eta hori bai estimatzen duela berak, Klararen konbentzionalismo klasista eta arrazistatik urrun. Mirenen hiztegian, zintzotasuna, tolerantzia eta askatasuna esangura handiko balioak dira. Bere alde du Erromantizismoaren alderik onuragarri eta ederrena.
KABITU EZINA
Lagun guztiak oporretan, eta haietako batek utzitako txakurra zaintzen pasa behar du uda Judithek; ama hil-hurren dagoela-eta, hiru neba-arrebek egingo dute topo aspaldiko partez, eta haien arteko ezinegonak azalduko dira berriz ere; bikote baten bidaia zoragarriaren erdian, ezusteko txiki bat amildegi bihurtzen joango da, ezinbestez… Jende arruntaren giza ahuleziei eta indarguneei buruzko zortzi istorio. Egunerokotasun grisean zirrikituak eta giza harremanetan arrakalak bilatzen dituzten ipuinak, jendeei eta egoerei begirada zorrotz eta sakona eskaintzen dakitenak, agerikotik harago doazenak; hitz zehatza esaten dakiten kontakizunak,zaurian hatza sartzen duenaren trebeziaz eta ausardiaz.