Mugikorretarako bideo-jokoak

MY TALKING TOM
Android zein IOS plataformetan

My Talking Tom joko bat da, non Tom katua hazi beharko duzun, felido batek behar dituen zaintza guztiak eskainiz. Elikatu egin beharko duzu, bere janari gustukoenak eman; jolas askotan aritu harekin, aktibo egon dadin; eta, jakina, garaiz ohera bidali, atseden har dezan, eta, behar izanez gero, Tom katu heldu bihurtu arte haztea lortu. Gainera, gure katua mila konbinaziorekin baino gehiagorekin per­tsonalizatu ahal izango dugu, ukitu paregabea emateko. Jokoaren izenak adierazten duen bezala, edozein esaldi esan dezakegu Tomek errepika dezan, hori bai, bere ahots-tonu berezia erabiliz.

BLOOD WARRIOR
Android zein IOS plataformetan

Hiru dimentsioko jokoa da, non jokalariek ehundik gora maila gainditu ahal izango dituzten, odolez egarri diren munstroz beteak. Zorionez, bi heroi aukeratu ahal izango ditugu: gudaria, arma handiekin armaturik, eta arkularia, batez ere urrutiko armak erabiliko dituena. Misioak bete eta munstroak hil ahala, dirua eta esperientzia irabazten joango gara, eta, horri esker, mailaz igo, gure ezaugarriak hobetu, eta ekipamendu hobea eskuratuko dugu. Dozenaka arma, armadura, sorbaldakoak… ekipatu ahal izango ditugu. Kontrol-sistema generoaren sistema tradizionala da: mugimendu-stick birtuala.

LOST LIGHT
Android zein IOS plataformetan

Hiru dimentsioko ekintza- eta rol-jokoa da, eta jokalariak Ipurtargien Eskuadroiarekin elkartu ahal izango dira, Bazterkeria Eremuaren barruan, gizateriaren azken gotorlekuetako batean. Gure helburua etsaitasunezko giro honetan bizirik irautea izango da. Horretarako, bakarka ausartu gaitezke edo beste jokalari batzuekin lankidetzan aritu. Joko honetan, eszenatokiak izugarriak dira, eta askatasun osoz arakatu ahal izango ditugu, oinez edo automobilez. Jokoaren alderdi garran­tzitsuenetako bat aterpea da. Lortzen ditugun baliabideekin hobetu ahal izango dugu.