Ligatzeko app-ak maitasunaren hilean

LGTBIQ+en eremuan lagun berriak ezagutzeko eskaintza zabala da

Otsaila maitasunaren hilabetetzat har liteke; izan ere, sasoi berezia da maiteminduek beren sentimen­duak handikiro ospa ditzaten, elkarri opariak egin diezazkioten eta sareetara argazkiak igo ditzaten, munduari beren zoriona erakutsiz. Beste batzuek, aldiz, beren ezkongabetasunean, horrelako zerbait partekatzea nolakoa litzatekeen pentsatzen dute, eta serioago planteatzen dute bikotekidea bilatzea… edo suertatzen dena!
Nahiz eta pertsona batzuek uste duten “sare sozial onena” kalea dela (tabernak, pubak…), beste batzuek maitemintzeko edo Internet bidez “zerbait berezia” lortzeko aukera aztertzen dute. Eta, egia esan, otsailean egiten ohi duen hotzarekin, ez da ideia txarra etxean geratzea, App-en bidez pertsona idealaren bila. Horregatik, gehien erabiltzen diren App-ak eta hain ezagunak ez diren beste batzuk ikusiko ditugu:

Scruff: app gay eskatuenetako bat da. Lehenak izan ziren trans komunitatea beren aukeren artean sartzen eta etnia profileko datuetan sartzeko betekizuna ezabatzen.
Grindr: ziur aski, gay munduan ezagunena den App-a eta agian maitasuna aurkitzeko egokiena ez dena. Morboa, sexu espresa eta profilak, aurpegiko argazki gutxirekin. Dibertimendua besterik ez baduzu bilatzen, hau izango da zure aplikazioa.
Scissr: bazen garaia emakume ez-heterosexualentzat diseinatutako App bat egoteko. Lesbianek lesbia­nentzat sortutako doako aplikazioa da. Nahiko berria da, eta profil bat ere ez dela faltsua ziurtatzen du. Maitasuna, adiski­detasuna, sexua, igogailuko elkarrizketak edo kontaktu profesionalak.
LGBTQuitie: “kasual” edo espora­dikoa den baino zerbait gehiago bilatzen duten pertsonentzako apli­kazioa da. Nahiko berria da, eta harreman mamitsu eta luzeak sus­tatzeko sortu zen. Sexua baino as­koz gehiago partekatzeko pertsona bat aurkitzeko pentsatuta dago.
Antzeko beste App batzuk hauek dira: Chappy, Wapo eta Wapa, Romeo, Growlr, Moovz… Orain, guztiak probatzea besterik ez zaizu falta, ondoen egokitzen zaizuna aukeratzea eta, batez ere, oso irekita egotea lagun berezi bat aurkitzeko edo, auskalo, laranja erdi baten antzeko zerbait aurkitzeko.