Espainiako estatuko osasun publikoak, zenbait kolektibori, betaurreko eta lentillak finantzatuko dizkiote. Oraindik ikusteke dago zein izango diren laguntza hauen onuradunak. Neurria indarrean sartuko den data zehatza ere oraindik ez da ezagutzen dago, baina helburua legealdi honetan zehar txertatzea omen da.
Modu honetan, Espainiak jada honelako neurriak dituzten beste herrialdeen eredua jarraituko du. Europar Batasunaren barruan Frantzia eta Alemaniak jada badituzte ikusmen-osasunerako neurri publikoak. Frantziako estatuan betaurrekoak doan eskuratu litezke eta 16 urtetik gorakoek bi urtetik behin berritzeko aukera dute prezio muga batzuen barruan. Alemaniari dagokionez, xahututako dirua ordaintzen diete 18 urtetik beherako gazteak dituzten familiei eta baita ikusmen arazo larria duten adinekoei ere.
Erresuma Batuak ere baditu neurri batzuk. Betaurrekoak ordaindu ahal izateko bonu batzuk igortzen dizkie kolektibo jakinei: 16 urtetik beherakoak, diru-sarrera baxuko biztanleak edo kartzelan daudenak.