Quevedok musika utziko du, aldi baterako

Quevedok musika aldi baterako utziko duela iragarri du Instagramen egindako zuzeneko batean.

2023an, kanariar artistaren Donde quiero estar diskoa espainiar Estatuko salduena izan da eta bertako abestiak mundu mailako zerrenden goia jo zuten iaz.

Arrakasta gaindosiaren ostetik, gelditzea erabaki du 22 urteko musikariak: “Egin behar nuena egingo dut, diskoa bukatuta atsedena merezi dut”, azaldu du aipatutako bideoan.

Albistea aurreikusi zitekeela uste zuten zale askok; izan ere, “AHORA QUÉ” abestian honakoa esaldia kantatzen du: “2021ean erein, 2022an jaso, 2023an goia jo eta 2024an desagertu”.

Berria eman bezain pronto, bere Instagram profileko eduki guztiak ezabatu ditu.