Alta, ebidentzia enpirikoak ez du baieztapen hori babesten. Aurretik buruti diren beste Bederatzi ikerketek argi uzten dute, bideojokoek indarkeria areagotu beharrean zenbait jokalarietan estresaren hormonak lasaitzen dituela. Laburtuz, bideojokoen edukia eta jokalariaren jokabidea onartu nahi dena baino konplexuagoa dela.
Bideojokoen eztabaida hau izan zen hain justu Luxenburgoko unibertsitateko ikertzaileek aztertu zutena. Indarkeria eta bideojokoen arteko lotura aztertu zuten efektu fisiologiko eta psikologikoak behatuz jokalariak indarkeriadun bideojokoetan jolasten zituzten bitartean. Gary L. Wagener, ikerketaren buruak, bideojoko biolentoen efektuetan sakondu nahi izan zuen jokalarien oldarkortasuna aztertuz. Horretarako, 54 gizonezko bildu zituen. Parte-hartzaile bakoitza, zoriz hautatua izan zen Uncharted 4: A Thief’s End bideojokoaren zati biolentoak edo ez biolentoak jolasteko. Parte-hartzaile bakoitzak 25 minutuz jolastu zuen.
Jokalariak jolasten hasi aurretik eta ondoren, ikertzaileek euren kortisal (estresaren hormona) eta testosterona mailak neurtu zituzten listuaren lagin bat hartuz. Parte-hartzaileek galdetegi bat ere bete zuten euren nortasunaren trazuak ezagutzeko (nartzisismo, psikopatia, sadismo eta makiavelismo mailak). Azkenik, asoziazio inplizituaren froga ere egin zuten, euren joera oldarkorrak neurtu ahal izateko. Pentsa zitekeenaren aurkako, emaitzetan ez zen aldaketa esanguratsurik hauteman bi taldeetako testosterona mailetan. Gainera, alde biolentoa jolastu zutenek kortisal maila baxuagoak zituzten jolasteari utzi ondoren. Honek iradokitzen du, bideojokoek estresa hazi baino, eduki biolentoak jokalariak erlaxatuago uzten dituela.
Garrantzitsua da ikerketa honek mugak kontutan izatea. Lehenik, emaitzak ezin dira beste jokoetara orokortu. Ikertzaileak euren materiala hazten saiatzen ari dira, ondorio hauen ulermen zabalagoa edukitzeko helburuz. Gainera, ikerketa gizonezko parte-hartzaileek soilik ikertu ditu. Honen arrazoia aldagarritasuna murriztu eta hileko zikloarekin eta ahoko antisorgailuekin lotutako faktoreak ekiditea izan zen. Dena den, etorkizunean emakumeengan bideojoko biolentoek nola eragiten duten aztertzeko asmoa badago. Bitartean, gozatu zure bideojoko gogokoenaz zure oldarkortasun mailaz kezkatu gabe.