Kontseiluaren behin betiko onarpena falta da, baina laster argitaratuko da Egunkari Ofizialean. Europar Batasuneko kide diren estatuek bi urteko epe muga izango dute lege berri hau euren legegintzan txertatzeko.
Produktu “bio” eta “eko”en goraldi honetan Europar Batasunak (EB) neurri berriak iragarri ditu produktuen etiketek informazio engainagarria izan ez dezaten. Aldaketa esanguratsuenetakoa egiaztapen sistemak babesten dituen horiek soilik jarri ahalko dutela informazioa euren etiketetan. Honela, kontsumitzaileek informazio osoa edukiko dute, nahi balute, produktu jasangarriagoak aukeratzeko. Baina, ba al dakizu benetan zer den greenwashing-a?
Hobe informatzea, izan ere, legea txertatu bitartean, oraindik ere engainagarria izan litekeen informazioa iritsiko zaigu. Greenwashing-a erakunde baten konpromiso eta jasangarritasun irudia erakustea da, gero praktikan bere produktuak horren ekologikoak ez badira ere. Finean, kontsumitzailea engainatu nahi dute publizitatearen bidez, ez direna salduz. Praktika hauek kontsumitzailea nahasi lezakete eta benetan jasangarritasunaren alde zintzoki aldaketak egiten dituzten erakundeen ahaleginak murriztu.
Eta zein dira lege honen helburuak? Lege honek “biodegradagarria”, “klimatikoki neutroa”, “eko”, “naturala” edo “ingurumenarekin adeitsua” bezalako kontzeptu orokorrak debekatuko ditu. Produktuen etiketatuak fidagarriagoa izan beharko dute, gardenagoak eta ez dira probarik gabeko ingurumen baieztapenak onartuko. Aldaketa guzti hauen azken helburua kontsumitzailea babestea izango da.