22 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzendutako programa da Euskadiko Gazteak Lankidetzan, eta Euskadiko gazteak hegoaldeko herrialdeetako lankidetza-ekintzetan sentsibilizatzea eta herrien eta kulturen arteko elkartasun-kultura sustatzea du helburu.
Euskal Autonomia Erkidegoko gazteek hezkuntzarekin, erdintasunaren sustapenarekin edo nekazaritzarekin zerikusia duten lankidetza-proiektuetan parte hartu ahal izango dute, hiru hilabetez, Amerikako, Afrikako edo Asiako hainbat herrialdetan.
Programan parte hartzeko behar diren profilak askotarikoak dira: begirale-titulua duten pertsonak, mekanikako ikasketak, elektrizitatea, ingeniaritza, berdintasuna, irakasle-ikasketak, psikologia eta erizaintza, besteak bestek, edo musika-tresna bat jotzen edo janaria prestatzen dakitenak, adibidez.
Programan parte hartu ahal izateko, beharrezkoa da 1994 eta 2002 artean jaio izatea, EAEko udalerriren batean erroldatuta egotea 2023ko abenduaren 19a baino lehen, eta proiektua garatzen den herrialdeko hizkuntza ezagutzea.
Eskabideak aurkezteko epea 2024ko otsailaren 14an amaituko da. Eskaera www.gazteaukera.euskadi.eus webgunean eskuragarri dagoen izena emateko inprimakiaren bidez egin beharko da, identifikazio elektronikoa erabiliz. .
Otsailaren 22n argitaratuko da aurrez hautatutako gazteen eta ordezkoen zerrenda, eta horiekin topaketa egingo da martxoaren 15etik 17ra, Barriako aterpetxean. Ondoren, martxoaren 19an argitaratuko da hautatutako gazteen eta ordezkarien zerrenda eta apirilaren 13 eta 14an elkartuko dira informazio eta orientazioko asteburuan. Udan izango dituzte lankidetza esperientziak eta urriaren 26 eta 27an ebaluazio topaketa egingo dute.
Informazio osoa hemen kontsulta daiteke.