Watercolor tattoo eta 2024rako piercingak
Tatuaje mota asko daude, eta, sorta zabal horri esker, mundu guztiaren nahiak bete daitezke. Batzuek zuri-beltzeko tatuajeak dituzte gustuko, eta beste batzuek, berriz, koloredunak. Azken horietako bat bazara eta zure azalari kolore-ukitu bat eman nahi badiozu, “watercolor” teknika egokia izan liteke. Ingelesezko izenak adierazten duen bezala, “ur-kolorea” esan nahi du, edo bestela esanda: akuarela.
Watercolor teknika tatuaje konplexuei aplika dakieke, intentsitate handiagoa emateko eta distira bizitzeko. Era berean, teknika horrek tatuaje minimalista bati kolore-ukitu bat ematea ere ahalbidetzen du, lerro soil batekin baino emozio gehiago transmititzeko. Kolorearen munduak lotura zuzena du psikologiarekin eta emozionalarekin, eta, beraz, gure tatuajeei gehitzen dizkiegun koloreek asko esango dute guri buruz. Beste alde batetik, teknika horrekin egindako tatuajeak guztiz liluragarriak dira, ez sinestekoa baita zure azala paper margotu berria balitz bezala ikustea, tanta eta guzti!
Belarrietan piercing konbinatuak
Urte berria hasi da, eta, harekin, asmo eta ilusio berriak. Gazte askok (eta ez hain gazteek) look aldaketa txikiren bat aukeratzen dute, piercing bat egitea, adibidez. Zein piercing egongo dira modan 2024an? Piercingak beti daude modan sudurrean, zilborrean eta belarrietan, baina eramateko eta konbinatzeko modua aldatu egiten da denborak aurrera egin ahala.
Aurten, belarrietan hainbat piercing konbinatzen dira, zure diseinua sortuz, baina, gunea gehiegi ez kargatzeko, belarritako minimalistak erabiltzen dira. Gauza bera sudurrean; septuma sudurreko piercing klasikoarekin konbina dezakezu, bietako bat bestea baino sinpleagoa izanik. Simetriarekin ere jolas dezakezu, sudurraren alde bietan piercinga eta septuma erdian. Aukera asko daude, eta bakoitzak bere estilo pertsonal eta berezira egokitu dezake.