Aisialdirako opariak neguan

Neguan gaude, eta aire zabalean egiteko planak apur bat konplikatu daitezke, euria eta hotza direla-eta. Baina, etxean aspertuta geratzeko gogorik ez dugunetan, zer egin dezakegu?
Ba, zorionez, lagunekin, senideekin edo bikotekidearekin tarte polita eta produktiboa igarotzeko aukerak daude, hotzik pasatu edo busti gabe. Oparitu dezakezun gauzarik baliotsua zure denbora da. Eta aldi hori, gainera, entretenigarria eta dibertigarria bada? Opari perfektua izango zenuke. Horregatik, hemen aurkituko duzu ideiaren bat une ahaztezin bat oparitzeko, eguraldiaz kezkatu gabe.

Scape Room bonua

Scape Room bonua oparitzea beti da erabaki ona, ia guztioi gustatzen zaigun jarduera baita. Horrekin, oparia jaso duen pertsonak 300 aukeraren baino gehiagoren artean hautatu dezake. Gai eta maila ugari daudenez, ez duzu huts egingo opariarekin. Mota askotako Scape Roomak daude: poliziakoak, beldurrezkoak, misteriozkoak, historikoak, zientzia-fikziozkoak… Misterioak argitzeko, taldean lan egin behar da, ordubetean, gainera. Eta zuek, irteten asmatuko al duzue?

Ohe elastikoko parkerako sarrera

Adrenalina gustatzen zaion lagun bat baduzu eta beti haur txiki bat bezala dibertitzeko modua bilatzen ari bada, aukera hau ezin hobea da. JumpYard da, ohe elastikoak, tirolinak eta bestelako jolasak dituen parkea. Leku honetan taldeka joan daiteke, urtebetetzea ospatu edo zure bikotekidearekin pare bat orduz gozatzera joan ahal zara. Haur zein helduak sartu daitezke; beraz, zalantzarik gabe, edozein hartzailek atsegin izango duen oparia da parkerako honetarako sarrera.

Ardo dastaketa

Ardozalea den inor ezagutzen baduzu eta norbaitekin une intimo eta atsegin baina aldi berean entretenigarria partekatzeko gogoa baduzu, ardo dastaketa bat oparitu diezaiokezu. Jarduera honetan, bisita gidatu bat egingo dizute upategi batean, ardo ezberdinak dastatzeko aukera ematen dizuten bitartean. Sarrera motaren arabera, pintxoak eta tapak ere sartuko dira edo/eta gau bat bertan. Zalantzarik gabe, aho-zapore onarekin utziko zaituen oparia da!