FIVE NIGHTS AT FREDDY´S
Izu-jokoa da. Jokalariek Freddyren familiako pizzeria ospetsuan lana onartuko dute, eta, bertan, robot atsegin batzuek txikienak entretenitzen dituzte otorduetan. Arazoa: gauez, robotek jarrera arraro samarra dute. Zure lana Freddy eta bere lagunak zaintzea izango da, segurtasun-kameren bidez. Hori bai, aurrekontu arazoak direla-eta, gauetan erabili ahal izango den elektrizitate kantitate txiki bat baino ez da egongo. Freddyren mende geratuko zara. Segurtasun-ateak itxi ahal izango dituzu, zaintza-kamerak lekuz aldatu… Dena gutxi izango da Freddyren eskuetatik onik irtengo zarela ziurtatzeko.
HOME DESIGN MAKEOVER!
Joko honetan, etxe oso bat apaindu ahal izango duzu, kolorez betetako puzzleak osatzen dituzun bitartean. Koadro bat jarri, hain gustuko duzun sofa erosi edo aulki bat gehitu ahal izateko, dirua irabazi beharko duzu, eta hori, aurkituko dituzun puzzleak erabakiz egingo duzu. Jolas honek mila puzzle baino gehiago ditu, gero eta gehiago zailduz joango direnak. Aurkituko dituzun buruhausgarriak match three klasikoak izango dira, eta, horietan, kolore bereko hiru pieza batu beharko dituzu, konbinazioak egiteko. Apaindu etxeko gela guztiak askotariko gauzekin, eta utzi irudimenari hegan egiten abentura honetan.
FORTNITE
Jokoan dozenaka jokalari bizirik atera beharko dituzu arriskuz betetako uharte batean, inguruan duzun guztia xurgatzen duen ekaitz bat tarteko. Jokoak bi modalitate ditu: Battle Royale eta Mundua Salbatu. Lehenengoan, ehun jokalariren aurka borrokatuko zara, uhartean bizirik dirauen azkena izan arte. Zure ezkutuko eginkizuna armak eta etsaien erasoei aurre egiteko baliabideak lortzea izango da. Bigarrenean, beste jokalari batzuekin bat egingo duzu, uhartea suntsitzen duten zonbiak garaitzeko. Bizirauteko, defentsak altxatu beharko dituzu, eta zure bizirauteko gaitasuna erakutsi.