Erosotasun-eremua pertsona bat lasai eta seguru sentitzen den egoera psikologikoa da, egoera horretan errutina bera mantentzen baitu, erronka berriak hartu gabe. Segurtasun-egoera mental hori luzaroan mantentzen denean, ondorio negatiboak sortzen ditu, hala nola motibazioa galtzea, apatia, monotonia eta ahuldura, eta horrek geldotu egiten du gure garapen pertsonala.
Arriskatzen ez duen edo/eta bere erosotasun-eremutik irteteko ahalegina egiten ez duen pertsonak ez du gozatzen eta ez dauka bizitza osorik. Behin konfort-eremuan zaudela jakinda eta bertatik irteteko garaia dela eraba- kita, erabaki garrantzitsuak hartzeko unea da, zure oraina kolokan jarriko dutenak, baina etorkizun hobea eta oparoagoa izaten lagunduko dizutenak. Erabakiak hartzea gure giza izaerari da- txekio. Hainbat ikerketak ohartarazten dute erabaki onenak modu arrazionalean hartutakoak direla, baina gutxi dira buruarekin hartzen ditugun erabakiak, gehienok bihotzarekin hartzen ditugulako.
Baina, zergatik bihurtzen da batzuetan erabaki bat hartzea hain prozesu korapilatsua? Erabaki txar bat hartzeko beldurra da agente geldiarazle indartsuenetako bat. Porrotaren beldurrak eta ziurgabetasunaren antsietateak denboran luzaraz dezake gure erabakia. Perfekzionismoak ere egin dezake, besteen irizpidearekiko mendekotasunak. Erabaki egokiena hartzeko, galerak bistaratu behar dira, erratzeko beldurretik askatu behar gara, baina, batez ere, norberarenganako konfiantza behar da.
PROACT metodoa
Estrategia asko daude erabaki zail bat hartzeko. Adituek erabakiak hartzeko orduan gehien onartzen duten metodoetako bat PROACT metodoa da, Hammond, Keeney eta Raiffak proposatua (2003). Metodo horri esker, gertatzen ari denaren bertsio aberastua lor dezakegu, eta, horrela, asmatzeko aukera handiagoa dugu: erabakiak hartzerakoan, inguruan ditugun sentimenduak, iritziak eta sinesmenak barne hartzen ditu. Hammondek, Keeneyk eta Raiffak aurkitu dute erabaki zailenak zortzi urrats kontuan hartuta aztertu eta konpon daitezkeela.
Lehenengo bostak metodoaren ardatz nagusia dira, eta edozein egoeratan aplika daitezke:
Arazoak: arazoa definitzeko moduak erabakia mugatzen du; kontuan hartu beharreko alternatibak eta horiek ebaluatzeko modua zehazten ditu. Beraz, arazoa ondo planteatzea beharrezkoa da prozesu osoa bultzatzeko.
Helburuak: hartzen duzun erabaki bakoitzak zure helburuetara gehiago hurbildu behar zaitu. Erabakia da helburu batera iristeko erabiltzen duzun bidea. Oso ondo aukeratu zure helburuak, beraiek emango baitizute bidea.
Alternatibak: aukera bakoitza helburura iristeko bide bat da. Emakumeek hainbat portaera-ildo zehazten dituzte, eta, horien artean, lortu nahi duzunari gehien egokitzen zaiona aukeratu behar duzu.
Ondorioak: aurrekoak definitu ondoren, sortu duzun aukera bakoitzaren abantailak eta desabantailak alderatu behar dituzu. Puntu ertain bat aurkitu.
Transakzioak: erabaki zailak hartzeak berekin dakar lehentasunak ezartzea eta sakrifizioak egitea, oreka lortzeko.
Gainerako hirurak ez dira erabaki guztietan aplikagarriak, baina bai garrantzitsuenetako askotan.
Ziurgabetasuna: bizitza ziurgabetasunez beteta dago, eta hartu beharreko erabaki askok arrisku asko dituzte. Ezinezkoa da ziurgabetasuna desagerraraztea, baina posible da erabaki ona hartzeko aukerak handitzea.
Arriskuaren tolerantzia: beharrezkoa da gogoeta egitea zer gertatuko litzatekeen erabaki oker bat hartzen baduzu eta arrisku hori hartzeko prest egongo bazina.
Lotutako erabakiak: giro hegazkorretako erabakiek argitzen laguntzen dute, eta, beraz, orainaldian zein etorkizunean pentsatzea eskatzen dute.