Gazteako ikus-entzuleek erabakiko dute nor izango den 2024ko EuskarAbenturako lehen partaidea, ‘ZI-ZA!’ ekimenaren baitan, euren hautagai gustukoenaren aldeko boza emanda. Urtarrilaren 15etik 22ra bitarte izango dute bozkatzeko.
Hautagaiek bideo bana aurkeztuko dute, espedizioan parte hartzeko dituen arrazoiak azaldu eta ikus-entzulean konbentzitzen saiatzeko. ‘ZI-ZA!’ izeneko izen-emate berezi honetan parte hartuko dutenetatik (espedizioko beste partaideek ohiko inskripzioa bete beharko dute) sei aukeratuko dituzte Gaztean, eta horien artean ikus-entzuleena izango da azken hitza.
Hiru baldintza bete beharko dituzte partaideek: 2007 eta 2008 urteetan (2009an soilik Baxe Nafarroa, Lapurdi, Zuberoa eta diasporako gazteak) jaiotakoak izatea, urtarrilaren 8a (astelehena) baino lehen ‘ZI-ZA!’n izena ematea (apuntatzeko galdetegia, non zure datuak bidali eta zure bideoaren esteka txertatuko duzun, hemen eta EuskarAbenturaren sare sozialetan aurki daiteke) eta minutu bateko bideoa bidaltzea.
Eta zer aipatu behar dute interesdunek bideo horretan? «Bertan zure buruaren aurkezpena egin beharko duzu, nor zaren, nongoa… aipatuz. Hlaber, kontatu beharko diguzu zergatik nahi duzun espedizioan parte hartu, baita zergatik merezi duzun espediziorako plaza ere», diote antolatzaileek.
EuskarAbentura Espedizioari buruz
EuskarAbentura Espedizioa, 2018tik uztaileko hilabetean, Euskal Herria oinez zeharkatzen duen espedizioa da. Parte hartzaileak, euskal herriko probintzia guztietako eta euskal diasporako 15-16-17 urteko gazteak dira eta doako abentura bat da