Zeidfest Gazteak kultur proposamen zabala aurkeztu du hirugarren urtez jarraian. Une honetako musikaren joera ezberdinak batu dituzte izen handiz beteriko kartelean, euskal proposamen ugariz gozatzeko aukera izango duen jaialdi bat sortuz, eta kanpoko artista entzutetsu eta oso interesgarriak ere izango dira bertan.
Gainera, aurten Zeidfest Gazteak indarrak batu ditu jaialdiaren izaera sendotzeko. Artista batzuk aipatzearren, Izaro arituko da Cerodenero disko berria aurkezten, Zoo valentziarrek skatik musika elektronikora eramango gaituzte eta Gatibuk bere hits guztiekin.
Jaialdian hainbat estilo nahastuko dira, hala nola flamenkoa eta funka La Plazuelaren eskutik edo galiziar musika eta elektronika Tanxugueirasen eskutik, besteak beste. Baieztatutako izenen artean Bulego, Delaporte, Eire, Etxepe, Merina Gris, The Tyets, Lia Kali, Tatta, Euskoprincess, Sara Zozaya, Janus Lester, Fillas de Cassandra, Mutiko eta BSRT Kolektiv daude. Musikaz gain, bazkaria, azoka eta beste hainbat ikuskizun eta esperientzia ere izango dira, sorpresa batzuekin batera.
Sarrerak 34,50 euro balio du eta dagoeneko salgai daude www.zeidfest.eus webgunean.