Euskaraz eta beste zenbait hizkuntzetan dago eta paperezko aldizkaria da (PDF eran sarean eskuragarri zero zenbakia), baina webgunea ere bada: Inpakta.eus
Euskal Herriko zenbait alorretako ikertalde eta erakundeetako ikertzaileek osatu dute Inpakta. Guztia hogeita bi erakunde izan dira eta artikulu honetan duzue zerrenda. Aldizkariak bost arlo nagusi jorratuko ditu: Natur zientziak, osasun zientziak, gizarte eta giza zientziak, lurralde antolaketa eta teknologia. Arlo nagusi hauen barneko arlo zehatz ezberdinetako ikerlanak jasoko ditu aldizkariak, beti ere Euskal Herriko lurralde edota gizartean inpaktu soziala izan badezakete.
Paperean urtean bi zenbaki kaleratuko ditu InpAkta aldizkariak 2025 urtetik aurrera (orduan lehen ale zenbakitua, baina esan bezala zero alea kalean da jada). Open access filosofiarekin bat eginez, Internetez sarbidea librea eta doanekoa izango da.
Aurkeztutako zero zenbakiak 20 artikulu bildu ditu, horietatik 17 ingelesez daude eta 3 euskaraz. Azalpen edo laburpena, denek dute euskaratua. InpAktako arduradunek asmoa dute, finantziazio nahikoa lortuz gero, artikulu guztiak ingelesez eta euskaraz argitaratzea aurrerantzean. Ongi etorri!