Creativity world forum 2024 apirilean izango da Euskadin

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak antolatuko du, 2024ko apirilaren 15etik 17ra, Districts of Creativity Sareak (DC Network) bultzatutako CWF urteroko ekitaldia, «Ekosistema kulturalak eta sortzaileak: gobernantza- eta berrikuntza-ereduak» lelopean.

Sormenaren Munduko Foroa sormenari, berrikuntzari eta ekintzailetzari buruzko esparru-ekitaldia da, eta urtero biltzen ditu kultura- eta sormen-industrien sektoreko eragileak, sektorearen erronka globalei batera erantzuteko.

CWF2024k mundu osoko profesionalak gonbidatzen ditu Kultura eta Sormen Industrien (KSI) eta horien arteko sormenari, berrikuntzari eta ekintzailetzari buruzko eztabaidetan eta lan-saioetan parte hartzera, hiru euskal hiriburuetan: Bilbon, Gasteizen eta Donostian.

Ekitaldiak erakundeen eta sektoreen arteko lankidetza sustatuko duen formatu dinamikoa izango du, KSIek Euskadin politika publikoen, berrikuntzaren, merkatu berrien eta hezkuntzaren arloan dituzten erronkei erantzuteko, Akademiako, enpresetako, Administrazioko eta beste erakunde batzuetako ordezkariak inplikatuz.

Egitarau ofiziala eta ekitaldian izena ematea 2024ko urtarrilean egongo dira eskuragarri.

Informazio gehiago

EIES – Europako informazioaren Euskal Sarea