Gabonetan, Sukalde-opariak

Gabonak heltzear daude. Horiekin batera, jaiegunak, senide eta lagunekin berriz elkartzeak, eta mahai baten inguruan konpartitzeko momentu ugari datoz. Eta nori ez zaio gustatzen ondo jatea? Batez ere, janaria maitasunez eginda badago, baina, are hobeto, prestatzen badigute! Horregatik, hemen, sukaldean aritzea gogokoen duten lagun maiteei oparitzeko ideia batzuk ikusiko ditugu. Opariak ez dira bakarrik urte sasoi honetarako, baizik eta edozein unetan, norberak zein norbaitekin, janariak prestatzeko edo tramankulu berriekin esperimentatzeko erabil daitezke. Anima zaitez oparitzera eta jatera!

Xafla elektrikoa

Sukaldaritza erosoa gustuko duen baina ondo jatea gustuko duenarentzat, reclette/xafla elektriko hau gomendatzen dugu. Haragia, arraina eta barazkiak egin daitezke. Tamainaren arabera, 8 pertsonak jan dezakete. Horrek esan nahi du guztion gozamenerako denbora irabazten dela. Gainera, garbitzeko erraza da, zartaginik eta oliorik ez delako erabiltzen. Plater zoragarri osasungarriagoak prestatu ahal izango dituzu, eta, gainera, gaztarekin! Erretilu txiki batzuk ditu, gazta likidotzeko azkar berotzen direnak. Bai goxoa!

Pasta egiteko makina

Pasta asmakizun ederrenetako bat da. Oso moldakorra da, eta plater nagusirako edo goarnizio gisa erabil daiteke. Egiteko oso erraza da, eta ia edozein janari-estilorekin bat egiten du: italiarra, frantsesa, asiarra,… Jende guztiari gustatzen zaion elikagaia da, eta, neguan zein udan, hura jateko gogoa ez da agortzen. Horregatik, zer hobe makina bat edukitzea baino, norberaren pasta egiteko? Ziur plater goxoak aterako direla, eta, gainera, ukitu pertsonalizatuarekin esperimentatzea ideia bikaina da.

Krispetak egiteko makina

Inoiz joan zara zinera zure lagunekin krispetak jateko aitzakia gisa? Krispetak mundu osoan maitatuak dira. Gaziak jaten dira, gurinarekin, gozoak, eta kolore guztietakoak daude. Eguneko edozein unetan jateko gogoak ematen dute. Krispetak maite dituen norbait ezagutzen baduzu, opari ezin hobea eta etxean erabiltzeko makina krispetagilea da. Zure lagunenei egindako bisitak askoz erosoagoak izango dira arratsalde hotz batean krispeta ontzi on bat eskaintzen badizute!