LIBURUAK

LOAK EZKUTATZEN DUENA

Lau pertsonaia katean, bata bestearen zelatan: Andreas, Simon, Petra eta Gabriel. Eta misterio bat: loarena, oro har, eta lo hartu ezin dutenei lagun egiten dien per­tsonaiarena, zehazki. Andreas da hori, «lotara­tzailea», eta haren bizkartzain ganoragabea, berriz, Simon. Insomnioaren inguruko erreportaje bat lantzen ari delako heldu da haiengana Petra kazetaria, eta ez du jakingo berak ere beste norbait duela atzetik; Gabriel, maiteminduta daukan liburuzaina. Literatur lan honetan, idazleak insomnioaz hitz egiten du, loak hartu ezin dituen pertsonak bisitatzen dituen figura batekin, eta farmazia-industriari kritika txiki bat egiten dio.

OSO LATZA IZAN DA

1981eko otsaila da. Joxe Arregi zizurkildarra Madrilen atxilotu dute eta handik hamar egunera azken arnasa eman du, jasandako tratuaren ondorioz. Hilketaren kontra altxatu diren ahotsak gorpua lurperatzearekin batera isildu nahi lituzkete ordenaren zaintzaileek, baina zenbait lagunek isilpeko plana egin dute, hilotz hori hilobitik jaso, hilkutxatik atera eta bere biluztasun lazgarrian argazkiak egiteko, torturaren gordina begien bistan jartzearren, ez ikusiarena egin nahi luketenentzat ere. Egiazko gertakariak bildu eta kontakizun zirraragarri bat ondu du egileak, kazetaritzako kronikaren osagaiak dituena baina fikziozko baliabideekin moldatua. Iragan hurbila gure orainaldira ekarriz, historiaren zati hori ahanzturaren ilunpean uztea saihestuz.