Mugikorretarako bideo-jokoak

AGE OF APES

Estrategia- eta baliabide-jokoa da, eta tximinoek boterea duten gizarte hasiberri baten agindupean jarriko ditu bere jokalariak. Gizarte horretan aurrera egiten lagunduko diguten eraikinak eraiki beharko ditugu, gure baliabideak modu adimentsuan administratu eta armada txikiak sortu, gure kokalekuak etsaien balizko erasoetatik defendatzen lagunduko digutenak. Gure hiria abiapuntutzat hartuta, ahalik eta azkarren hedatu beharko dugu, eta, horretarako, gune militarrak eraiki beharko ditugu gure tximinoak entrenatzeko. Batailarako prest gaudenean, gure lurraldearen inguruak esploratzen has gaitezke.

TANK FIRING

Ekintza eta estrategia joko bat da, non potentzia handiko tankeen arteko borroka askori aurre egingo diegun. Erasoak 5v5 egiten dira; beraz, jokalarien arteko adostasuna oso garrantzitsua da. Gure helburua izango da gure aliatuei laguntzea ahalik eta tanke etsai gehien garaitzen, kronometroak markatzen duen denbora amaitu baino lehen. Joko honen alderdirik deigarrienetako bat ikusmen-atal bikaina da, erraz mugitzeko aukera emango digun kontrol sistema intuitiboa baitu. Tankea mugitzeko, ikusmira teleskopikoa duen joystick bat izango dugu, eta urrutitik edo errazago harrapatuko dugu etsai bakoitza.

K-POP IDOL PRODUCER

Estrategia-joko berritzaile eta dibertigarria da, eta jokalariek ‘k-pop idols’ talde perfektua sortu behar duen musika-ekoizle baten rola hartuko dute. Horretarako, gure ‘idol-taldea’ kontratatu beharko dugu, eta taldearen indarguneak eta ahulguneak ezagutu, taldea gorenera irits dadin. Horrez gain, osagai bakoitzaren estilismoak kudeatzeaz ere arduratuko gara. Era berean, jarraitzaileen klub bat sortu beharko diegu, baita hit musikal berriak ere, konpainiaren irabaziak handitu ahal izateko. Hori guztia, mundu-bira egiteko eta jarraitzaileekin batera kontzertu bat bizi ahal izateko.