Bobsleigh, neguko kirol ikusgarria

Bobsleigh neguko kirol olinpikoa da, lugearekin (lera arina) eta skeletonarekin (lera sinplea edo soila) batera leran jaisteko modalitateak jasotzen dituena. Jatorria Suitzako Alpeetan du, XIX. mendearen amaieran, eta izena lehiakideetako batzuek leran abiadura handitzeko egiten zuten kulunka-mugimenduari zor zaio. Ikusgarritasun handiko modalitate olinpikoa da, baina herrialde gutxi batzuetara mugatua, instalazioen kostu handia dela eta. Neguko Joko Olinpikoetako kirolik adierazgarrienetako bat da, lehen ediziotik bertan baitago.
Hasieran, lerak zurezkoak ziren, eta parte-hartzaileak ahoz behera etzanda joaten ziren. Gero, eboluzionatzen joan zen, gaur egun arte. Gaur egun, lerak altzairuz eginak daude.
Bobsleigh erlojupeko lasterketa da, izotz-pista batean sartuta dauden lerekin, eta 100 kilometro orduko abiadura har dezake. Hiru modalitate daude: 2ko bobsa, 4koa eta 6 tripulatzailekoa.

Abiadura eta teknika uztartzen dituen kirola
Kirol honen aurrerapen bat 2002an izan zen, Salt Lake Cityko Joko Olinpikoetan emakumezkoen probak lehen aldiz sartu zirenean. Beste berrikuntza bat 1952an izan zen, leren eta kirolarien pisua mugatu zenean; izan ere, ordura arte, parte-har­tzaileek pisu handia izan behar zuten, irabazteko aukeraren bat izan nahi bazuten. Arau berri horrek eskuragarriago bihurtu zuen. Bobsleigh jaitsiera laburretan kirol ikusgarria da, abiadura, zehaztasuna eta teknika uztartzen dituena.
Oinarrizko arauak, posizioak eta teknikak funtsezkoak dira emaitza onak lortzeko. Garrantzitsua da segurtasuna mantentzea eta ezarritako arauak betetzea, kirol-ingurune segurua bermatzeko. Neguko kirolen zaleen arreta bereganatu duen kirol zirraragarria da.

Bobsleigh egiteko beharrezko 3 gauza

  1. Lera: Modernoak eta berritzaileak dira, eta azken teknologiak, aerodinamika eta materialak erabiltzen dituzte leraren abiadura handitzeko. Leraren estalkia karbono-zuntzez eta beira-zuntzez egina dago, aerodinamikari laguntzeko eta bibrazioak modu efizientean xurgatzeko.

2. Pista: Probak behar bezala homologatuta egon behar duen izotzez estalitako hormigoizko pista baten gainean egiten dira. Irteeraren eta helmugaren arteko desnibela 98 eta 125 metro artekoa izan behar da, eta gehienez ere % 14,5eko maldak izan behar ditu, eta luzera 1.300 metro ingurukoa izan behar da. Ibilbideak gutxienez zuzengune bat eta 14 bihurgune izan behar ditu bi noranzkoetan; horietako batzuk elkarren segidakoak izan behar dira eta beste batzuk labirinto formakoak.

3.Parte-hartzaileak: Lehiaketa ofizialeko modalitateak biko boba eta lauko boba dira. Buruan pilotua dago eta, azkenik, freno-zain­tzailea. Lauko bobean, erdiko bi postuak bultzatzaileek betetzen dituzte. Irteeran denek bultzatzen dute lera, eta barrualdera salto egiten dutenean, posizioa aldatzen dute inertzia aprobetxatuz abiadura areagotzeko. Osoko jantzi arinak, kaskoa eta iltze motz eta fineko zapatilak erabiltzen dituzte bultzada-lasterketarako.

Kontuan hartu beharreko 6 aholku

  1. ELIKADURA EGOKITZEA: Neguko kirol batzuek energia “eran­tsia” eskatzen dute, batez ere jarduerak leku altuetan edo tenperatura oso ho­­tzetan egiten direnean. Horregatik, komeni da jatea eta ura edatea kirola egin aurretik, bitartean eta ondoren. Dietak karbohidrato, bitamina eta mineralduna izan behar du. Komeni da fruta eta barazki freskoak, fruitu lehorrak, fruta lehortuak, animalia-jatorriko proteinak, lekaleak, gantz eta gatz gutxiko jakiak kontsumi­tzea.­
  2. HIDRATATZEA: Komeni da edaria hotzetik babestea eta 15 edo 20 minutuan behin edatea.
  3. ONDO ESTALI: Aire zabaleko jardueretan, tenperatura baxuekin, hipotermia izateko arriskua areagotu egiten da. Sintomak hauek dira: 35 gradutik beherako gorputz-tenperatura, zorabioa, koordinaziorik eza edo hitz egiteko zailtasuna. Jan­tziak egokia izan behar du.
  4. OINETAKO EGOKIAK: Botak doituta geratu behar dira, baina ez txikiegi, zirkulazio-fluxua zaildu baitezakete eta tronbosia izateko arriskua areagotu.
  5. ATSEDEN HARTZEA: Garrantzitsua da atseden hartzea lesioak saihesteko. Gomendagarria da 15 minutuko atsedenaldia egitea bi ordurik behin. Nekea, arnasa hartzeko zailtasunak edo taupada-erritmo bizkorra sentituz gero, gelditu egin behar da. Ez dugu ahaztu behar askotan altuera handian egongo garela, oxigeno gutxiago dagoen tokian.
  6. EGUZKIRAKO BABESA: Komeni da arropa egokia, eguzkitako betaurreko homologatuak eta eguzki-babesa eramatea.