Urte zaharreko look desberdinak eta erosoak

Pertsona askorentzat, abenduaren 31 oso data berezia da, izan ere, urteko egunik gogokoena dute. Gehienok familiarekin eta lagunekin biltzen garen eguna da, eta asmoak, barreak, kopak eta urte osoan bizi izandako uneak partekatzen ditugu. Aukera ezin hobea da look deigarriak janzteko, hau da, armairuko jantzi distiratsu eta deigarriak erabiltzeko. Betiere, makillaje eta orrazkera sofistikatuenekin osatuz. Aukeraketa horretan ez dira soinekoak bakarrik existitzen, baita emakume-janzkiak, topak eta osoko jantziak ere. Edozein aukera ideia ona da, ondo aukeratzen eta, batez ere, ondo konbinatzen badakizu. Adibidez, aukera ona da jaka-jantzi bat erabiltzea. Aukeratu diseinu bereziko jantzi bat, modu itxian eramateko, edo jantzi klasikoago bat, osagarriei boterea emateko.

Urtezahar gauerako janzkera aukeratzea, neurri handi batean, parte hartzen duzun ospakizun motaren araberakoa izango da. Jai dotore bat edo lagunekin bilera gertuagoko bat egitea aukeratzen baduzu, ezinbestekoa da eroso eta seguru sentitzea zure aukerarekin. Gogoan izan 2023ko Urtezahar gauerako outfitei buruz ditugun aholkuak eta iradokizunak. Gure helburua da gau berezi horretan distira egitea, erosotasun apur bati uko egin gabe.

Joera: Lentejuelazko prakak eta galtza bakero gastatuak

Look total black direlakoez gain, gaueko estilismoak ere badaude, eta horiekin eroso eta eder senti gaitezke. Urtezahar gauaren etorrerak, gure alderik sexy eta glamourosoena azaleratzeaz gain, diseinu deigarriagoekin janztea dakar. Gabon zaharreko zure plana familiarekin afaltzea eta lagunekin jai egitea bada, janzkera ezin hobea dugu zuretzat! Egin apustu lentejuelekin edo belusarekin, eta jalgi dadila plazara zure alderik sofistikatuena. Normalean, lentejuelazko jantziak ikusten ditugu gure artean, baina, besteengandik nabarmentzeko, lentejuelazko prakak erabiltzea aholkatzen dizugu. Haiekin erosoago egongo zara, eta ez duzu glamourrik galduko. Badakizu, 2023ko Urtezahar gauerako zure outfitak zure estilo pertsonala eta ospakizunaren izaera islatu behar ditu. Festa formal batean dotorezia edo lagunekin etxean erosotasuna aukeratuta ere, garrantzitsuena eroso sentitzeko eta berrerabiltzeko moduko piezak aukeratzea da. Gogoratu, oinetako politak aukeratzea baino, erosoak aukeratzea garrantzi­tsuagoa dela, haiekin dantzatu egin beharko duzu.

Gabon zaharra gau dibertigarria da, janzkera-kode jakina duena, baina komeni da berraztertzea eta geure estilora egokitzea, batez ere, ondo pasatzeko. Horregatik, gizonezkoen armairuko jantzi tradizional eta formalenetako bat diseinu original eta urratzailearekin konbinatzea eta, gainera, kirol-jantziekin konbinatzea bezalakorik ez dago. Nahi izanez gero, zure amonaren harribitxi bat erabil dezakezu, kutsu glamouroso bat emateko. Hala ere, gogoratu berdin diola zer janzten duzun; mundua jateko asmoa baduzu, zure looka paregabea izango da. Dena dela, aipatutakoa oso look ausarta bada, estilo klasikoko jantziak erabil di­tzakezu, baina, ondoren, kamiseta edo alkandora moderno bat erabili. Look informalenak gehiago gustatzen bazaizkizu, baina Urtezahar gaueko zure lookari jai-kutsua eman nahi badiozu, normalean zure pub gogokoenetako batera zoazenean erabiltzen duzun looka proposatzen dizugu, betiere, jantzi bereziren bat gehituz. Galtza bakero gastatuak, zure plan berezienetan huts egiten ez dizun kamiseta, eta belusezko edo satinezko jaka bomber bat, gau desberdina dela nabarmentzeko.