Desgaitasuna duten adinekoek isolamendua eta abandonua pairatzen dituzte Ukrainan

Gatazka belikoak beti grinatzen dira biztanleria zibilarekin, haiek jasaten baitituzte gehien ondorioak. Baina zibilak izateaz gain, pertsona horiek adinekoak badira eta desgaitasunen bat badute, egoera zaildu egiten da. Horixe gertatzen ari da Ukrainan, Amnistia Internazionalak (AI) argitaratutako azken txostenaren arabera. Ukrainako osasun-sistemak gabezia handiak zituen errusiarekin gerra hasi aurretik ere, baina orain gabezia horiek areagotu egin dira, eta Ukraina ez da gai gaixo dauden adinekoak behar bezala artatzeko. AIk nazioarteko laguntza eskatu du egoera aldatzeko.

Errusiaren inbasioaren erdian, Ukrainako desgaitasunen bat duten adinekoek ezin dute etxebizitza eta arreta egokia eskuratu, ez fisikoki ez ekonomikoki, eta, ba­tzuetan, ia ez dute aukerarik egoi­tza-erakundeetan sartzeko. Hala adierazi zuen Amnesty Internationalek (AI), Desgaitasuna duten Per­tsonen Nazioarteko Egunaren bezperan, abenduaren 2an, argitaratu zuen txosten berrian.
Txostenak dokumentatzen du nola Errusiak 2022ko otsailean abiarazitako eskala handiko inbasioak aurrekaririk gabeko ten­tsioa eragin dion Ukrainako osasun-sistemari. Horren ondorioz, adineko asko, tartean desgaitasuna duten pertsonak, familietatik banandu dira, eta, ondorioz, isolatu egin dira.
Errusiak etengabe egindako eraso bereizi gabeek, horietako asko gerra krimenak izanik, U­krainako milioika zibil beren e­txeetatik ihes egitera behartu dituzte. Herrialde honek munduko adinekoen proportzio handienetako bat du: 45 milioi biztanletik ia 10ek (ia laurdenek) 60 urte baino gehiago zituzten 2022ko o­tsaila baino lehen.
“Ukrainako alde seguruagoetara lekualdatu ondoren ere, adinekoek, batez ere desgaitasuna dutenek, zailtasun handiak dituzte bizitza duina berregiteko orduan, etxebizitza egokia, laguntza-zerbitzuak eta arreta medikoa eskuratzeko borrokan”, adierazi du Laura Mills adinekoei eta desgaitasuna duten pertsonei buruzko Amnesty Internationaleko ikertzaileak.
Errusiaren inbasioak tentsio izugarria eragin dio gizarte-arretako sistemari. Laguntza humanitarioak ez du asetzen etxebizitza egokiaren eta laguntza-zerbitzuen premia larri hori, eta, horren ondorioz, desgaitasuna duten adineko milaka pertsona beren familietatik eta komunitateetatik isolatuta geratu dira gerraren ondorioz.

Laguntzarik eza
Toki-erakundeek ezin diete behar bezala erantzun adinekoen beharrei, desgaitasuna duten pertsonak barne. Badira aldaketa erraz batzuk — esate baterako, aldi baterako babeslekuetan arrapalak eraikitzea —, familiak elkarrekin egoteko egin daitezkeenak, eta mugikortasunerako laguntza behar duten pertsonen egoera hobetuko luketenak.
AIk txosten horretarako 159 pertsona elkarrizketatu zituen 2023ko maiatza eta iraila bitartean, horien artean 89 adineko, horietako askok desgaitasuna zutenak, eta 22 pertsona, gizarte- edo osasun-zerbitzuetan lan egiten zutenak. Ikerketa-taldeak 24 aldi baterako babesleku ere bisitatu zituen.
Amnistia Internazionalak onartzen du Ukrainako biztanleria zibil osoaren eskubideak babesteko modurik azkarrena, adinekoak barne, Errusiak bere eraso-gerra amai­tzea dela. Ukrainan tokiz aldatzera behartuta egon diren pertsona gehienak alokatutako bizitokietan bizi badira ere, pentsio oso txikiak direla eta, adineko askok ezin dituzte etxebizitza horiek eskuratu. Horren ondorioz, adineko asko desplazatuentzat irekitako aldi baterako aterpeetan, ikastetxe, egoitza eta beste eraikin publiko batzuetan bizi dira, egoera ez oso onean.