Gaztetan dantzarako grina ezagutu zuen eta arte hau bere zaletasunik handiena bihurtu zuen. Dantzara profesionalki dedikatzea erabaki zuen, baina Elorrioko neska honek berehala egin zuen topo errealitatearekin: prekarietatea nonahi edo bere herria utzi beharra karrera egin ahal izateko, Madrilerantz abiatuz.
Noiz hasi zinen dantza munduan murgiltzen? Eta noiz erabaki zenuen dantzari profesionala izan nahi zenuela?
Telebistan momentu horretan oso famatua zen Fama a bailar izeneko progama bat ikusten hasi nintzen eta pila bat engantzatu nintzen lagun batekin batera. Lagun honek, Junek, ia dantza klaseetara apuntatzera animatuko nintzatekeen esan zidan eta nola esan ezetz, honako guzti hau 13 urterekin izan zen. Denbora gutxian estilo desberdinak probatu nituen, gero eta ordu gehiago sartzen hasi nintzen eta 15 urterekin argi eduki nuen dantza nire mundu bilakatu nahi nuela.
Egun, dantza klaseak ematen dizkiezu haurreei eta ez hain haurreei. Hala ere, dantza profesionalak alde ilunak ditu, emakumearen itxura fisikoa, emakumearen irudia sexualizatzea… Nola egiten diozu aurre horrelakoei?
Beti egin izan dut nahi dudana eta dantza barruan ez zen gutxiago izango. Iruzkinak, begiradak eta mespretxuak hor daude beti baina horrek ez nau atzera botatzen. Indar hori nire ikasleei transmititzen saiatzen naiz. Orain dela urte erdi Ciberascazo izeneko proiektu bat egin dut sareetan jasaten dugun biolentzia salatuz, kontzientzia pixka bat sortzeko. Ikusgai dago bai Youtuben bai nire sare sozialetan: anepe.acedo. Ikustea gomendatzen dizuet, oso interesgarria da eta.
Zer da dantza zuretzat?
Dantza bizimodu bat da. Naizen bezalakoa izaten irakatsi dit, bere alde on eta ez hain onekin. Niretzat dantza dena da, baina denborarekin dosifikatzen ere ikasten nabil, oso gogorra da, izan ere, sakrifizio handia eskatzen du eta askotan bizitza pertsonala alde batera utzi behar izan dut. Orain, ekilibrio hori bilatzen nabil eta esan daiteke, gehiago disfrutatzen dudala, baita bizitza beste perspektiba batekin ikusten dut. Dantzagatik dena emango nuke.
Madrilen egon zara dantza ikasketak egiten, baina orain Euskal Herrian bizi zara. Zein nahiago duzu, Euskal Herria edo Madril? Zergatik?
Dantza munduan profesionalki lan egiteko Madril nahiago dut. Askoz ere aukera gehiago daude, bai artistekin, bai telebista saioetan, musikaletan, publizitatean… Euskal Herrian ordea ia ez dago halakorik. Bizimodua ordea, han oso frenetikoa da, beti korrikan zaude…baita ezin dugu ahaztu soldata prekarioak oso ohikoak direla eta pisuen prezioei buruz zer esan. Gainera ezin dugu ahaztu ez dagoela ez itsasorik ez mendirik. Honi gehitu behar zaio familia eta lagunak urrun daudela. Hemen, Euskal Herrian, aldiz, bizimodu kalitate bikaina daukagu eta gastronomia onena, kar-kar.
Zure modalitatea takoien gainean dantza egitea da. Ezinbesteko galdera egin behar dizugu; erosoa al da takoien gainean saltoka ibiltzea eta dantza egitea?
Dantza orokorrean ez da oso erosoa, hanka zeruraino igotzea, buruz bera, puntilletan hatzamarren gainean ibiltzea. Hori kontuan izanda, takoiak gehitzea beste zailtasun bat da eta hasieran ez da erosoa baina praktikarekin eta teknika on batekin ohitzen gara. Nahiz eta hankak minduta bukatu askotan, gustoa hartzen zaio eta erronka gainditzea subidoi bat da.
“Dantza bizimodu bat da. Naizen bezalakoa izaten irakatsi dit.”
Tiktoken dantzak egitea oso modan dago; zuen sektorean nabaritu al da? Hau da, gazteek interes handiagoa dute orain dantzan?
Bai, interesa pizten du hasiera batean baina oso desberdinak dira tiktokeko 15 segunduko dantzak edo ordu eta erdiko dantza klase batean lantzen den guztia. Beraz, asko-asko gustatu behar zaizu dantzatzea, klaseetara apuntatzeko edo profesionalki honetaz bizitzeko. Dantzatzen duten tiktoker gehienak ez dira dantzariak, tiktokerrak baizik. Eta badaude dantzari profesionalak tiktok munduan sartzen direnak ere.
Tiktok aipatu dugu; nahiko arrakasta duzu. Dantzak eta euskara hizkuntza lantzen dituzu bertan. Zer-nolako harrera izan duzu?
Oso ona, egia esan. Apurka-apurka hasten doan kontua izan da baina gero eta publiko gehiago daukat. Ez ditut ia heaterrik, Euskaraz egiten dudanean noizean behin gazteleraz egiteko iruzkinak eta Espainiako banderak jartzen dizkidate noizen behin. Eta baita dantza kontuan komentario higuingarri batzuk ere. Baina hau gainontzeko % 99ko gauza onen ondoan ez da ezer.
Egun, Kai Nakai abeslariaren dantza taldean aritzen zara, eta bere koreografoa zara. Nolakoa da berarekin lan egitea?
Berarekin lan egitea gozada bat da. Alaia, langilea eta beti arduratzen da bere lantalde osoa ezin hobeto egoteaz. Dantza aldetik, hasieran nahiko kostatu zitzaion gorputza soltatzea baina lana eta esfortzuarekin asko hobetu du denbora gutxian.
Zer esango zenioke dantza munduan murgiltzen ari den gazte bati?
Hau esango nioke: Dantzatzea bada benetan egin nahi duzuna, aurrera, entzun zure buru eta bihotzari. Formakuntza on bat egin, esperimentatu zure kabuz, asko entrenatu ahalik eta hoberena izateko, aukerak denborarekin helduko dira. Ez egin kasu zugan zinesten ez duten pertsonei, zuk badakizu edozer egingo duzula zure ametsa lortzeko; beraz lan, lan, lan eta lan egin helburuak argi edukita. Ez da mundu erreza, pazientzia eduki, konstantea izan eta zaindu zure burua eta gorputza.
Zer eskatzen diozu etorkizuna? Zer helburu lortzea gustatuko litzaizuke?
Etorkizunari eskatzen dizkiot hiru gauza:
Ingurukoek ematen didaten maitasuna ez galtzea.
Proiektu potente bat egiteko gogoa daukat, telebistan ahal bada hobe.
Azkenik lasaitasuna, burua