Zabalik FANT 2024 jaialdirako filmak aurkezteko epea

Aurtengo edizioak izandako arrakasta errepikatu nahian, zabalik dago jada FANT – Bilboko Zinemaldi Fantastikoa jaialdiaren hurrengo edizioran parte hartzeko filmak aurkezteko epea. Jaialdia 2024ko maiatzaren 3tik 11ra bitartean egingo da.

Lanak jasotzeko epea otsailaren 4an bukatuko da, igandea, eta hauek aurkezteko prozesuari buruzko xehetasun eta oinarri guztiak jaialdiaren webgunean ikusi daitezke. Filmak Movibeta Festival edo FestHome webguneen bidez aurkeztu beharko dira.

2024ko FANTen edizio honetan sari hauek jasoko dira:

  • Sail Ofizialeko Film Luze onenariari epaimahaiaren Saria
  • Sail Ofizialeko Film Luze onenari publikoaren Saria
  • Panorama Saileko Film Luze onenari epaimahaiaren Saria
  • Sail Ofizialeko Film Labur onenari epaimahaiaren Saria
  • Sail Ofizialeko Film Labur onenari publikoaren Saria
  • Euskal Film Labur onenari epaimahaiaren Saria
  • Panorama Saileko Film Labur onenari epaimahaiaren Saria

Film labur irabazleek honako diru kantitatea jasoko dute sari bakoitzetik: Epaimahaiaren eta publikoaren Sail Ofizialeko Film Labur onenek 3.000€-tako saria, Euskal film labur onena 2.500€-takoa eta Panorama Fantastikoa Saileko film labur onena 1.750€-tako saria.

Halaber, edizioak Sail Ofizialeko film luzeen gidoi onenaren eta zuzendaritza berritzaileenaren Sariak izango ditu. Euskal Gidoilarien Elkarteak eta Cineclub FAS-ek hurrenez hurren emandako sariak izango dira hauek. Horrez gain, Euskal Aktoreen Batasunak FANT Laburrean Saileko interpretazio onenaren saria emango du.

FANT – Bilboko Zinemaldi Fantastikoak FANTROBIA Saria emango du ere. Edizio bakoitzean, azken urteetan fantasiazko zinema-generoaren balio berria irudikatzen duen pertsona bati ematen zaio; eta Ohorezko FANT eta Fantastikoaren Izarra sariak ere banatuko zaizkie arlo horretan ibilbide egiaztatua duten pertsonei.