UNAI GANDARIAS /2019-12-16/ Bilboko Udalak ikasteko geletako plazak gehituko ditu abendu eta urtarril arteko azterketa garairako, eta, orain arte astebururo eskaini dituen 310 plazei, beste 330 plaza gehituko dizkio, asteburu honetatik.
Zehazki, ikasteko 120 plaza berri Deustuko udaltegian egongo dira, 108 Basurtukoan eta 102 Santutxukoan. Ikasteko leku gehigarriak abenduaren 14an ireki ziren, eta urtarrilaren 26ra arte eskainiko dira, Bilboko Udalak jakinarazi duenez.
Modu honetan, Bilboko Udalak ikasleen esku jarriko ditu ikasteko 690 leku, astelehenetik ostiralera, eta 624 asteburuetan, ikasleek azterketa garaian izaten dituzten beharrizanei erantzuteko. Hiriko zortzi barrutietako udaltegietan, gizarte etxeetan, kiroldegietan eta udal