‘Audiogile berriak’ euskarazko soinu fikzioa sustatzeko egitasmoaren lehen deialdia aurkeztu dute EITBk eta Tabakalerak. Deialdi honetara honetara aurkezten diren lan guztietatik fikziozko hiru audio-gidoi proiektu onenak garatuko dira, gidoi bilakatu arte. Horietako bat, gainera, EITBk ekoitzi eta zabalduko du. 30.000 euro jasoko ditu ekoizpenean. 2024ko maiatzaren 19an emango du epaimahaiak erabaki horren berri. Izena emateko epea urtarrilaren 8ra artekoa da. Ekimen honen oinarriak eta informazio zabalagoa Tabakalera.eus eta eitb.eus-en aurkitu daiteke.
Deialdiaren helburua da aurkeztutako hiru proiektu onenen gidoilariei prestakuntza, denbora, espazioa, laguntza profesionala eta laguntza finantzarioa eskaintzea. Epaimahaiak bideragarritasunari eta kaltateari begiratuta aukeratutako hiru proiektu onenak garatu egingo dira, harik eta horiek gidoi bihurtu arte; eta proiektuetako bat hautatuko da gero, ekoizteko. Prozesu horretan, nabarmendu behar da Harkaitz Cano idazle eta gidoilariaren aholkularitza eta laguntza ere izango dutela banakako tutoretzen bidez.
Halaber, hiru hilabetez lanerako lekua izango dute hiru proiektuen egileek Tabakalerako ikus-entzunezko laborategian, baita 2.000 euroko dirulaguntza ere, Tabakaleraren kontura proiektuak garatzeko, eta prestakuntzako eta gidoia garatzeko bi egonaldi: lehenengoan, gidoiaren idazketa eta narratiba berriak landuko dira sektoreko profesional ezagunen eskutik; bigarrenean, prestakuntza teknikoan sakondu eta hainbat soinu-ekoizpena arrakastatsuren eredua aztertu eta horien egileak gonbidatuko dituzte.
Azkenean, hautatutako gidoiaren egile edo egileen eta EITBren artean eskubideak lagatzeko nahitaezko kontratua formalizatuko da. EITBk 3.000 euroan eskuratuko ditu eskubideok, eta obra ekoitzi eta zabalduko du.
Iturria: El correo