Getxoko gazteek marrazki lehiaketan parte har dezakete

Getxoko Udaleko Gazteria Zerbitzuak marrazki lehiaketa baterako deialdia egin du 14 eta 30 urte bitarteko gazteentzat. Lanak azaroaren 30era arte aurkeztu ahal izango dira, eta hautatutako irudia zerbitzutik bertatik sustatzen diren komunikazio- eta publizitate-kanpainen oinarri izango da. «Lehiaketa honen helburua Getxoko gazteen sormena eta parte-hartzea sustatzea da, izan ere, marrazkia da beren emozioak, sentimenduak eta mundua begiratzeko edo ulertzeko modua errazen adieraz dezaketen adierazpen artistikoetako bat».

Argitaratu gabeko lanak eta beste lehiaketa batzuetan saritu gabeak izan beharko dute. Gaiak eta lehiaketako marrazkiak estilo librekoak dira eta parte-hartzaile bakoitzak gehienez hiru diseinu aurkeztu ahal izango ditu. Parte-hartzaileek nahi duten teknika erabili ahal izango dute, eta epaimahaiak proposamenen originaltasuna eta kalitatea baloratuko ditu. Lehenengo saria 500 eurokoa izango da eta bigarrena 150 eurokoa, Getxoko saltokietan kontsumitzeko.

Kontuan hartuta diseinua zenbait euskarri eta materialetan erreproduzituko dela, artxibo digitalean aurkeztuz gero, jpg, psd, eps edo ai formatua izan beharko du eta gutxieneko 300 x 300 pixeleko bereizmena izanik (ahalik eta bereizmen handiena gomendatuz) edo paperean.

Animatzen zara? Formatu digitaleko proposamenak helbide elektroniko honetara bidali behar dira: gaztebulegoa@getxo.eus. Mezuaren gaian honako testu hau agertu behar da: ‘Gazteria Zerbitzuaren Marrazki-lehiaketa’. Proposamenak paperean aurkeztuz gero, hemen: Gazteria Zerbitzuko bulegoak (Urgull 4, 2. solairua, Algorta) 9.00etatik 14.00etara.

Iturria: El correo