Segur aski, zure inguruan izango dituzu udazkeneko asteburuetan naturaz gozatzen duten pertsonak. Beraz, komeni da ideia batzuk hartzea, gure ingurumenean ematen dugun aisialdiaren kalitatea hobetzeko eta ustiatzeko. Norbere buruari zein beste norbaiti, kanpoko jardueretarako oparitxo bat egitea, mendian, hondartzan edota aire librean egoteko aitzakia eragingarria izan daiteke. Baina, batzuetan, ez da beharrezkoa etxetik irtetea natura inguruko kontaktua sustatzeko. Gaur egun, zorionez, hainbat aukera erabilgarri eta original lor ditzakegu, gure bizilekutik guztion ingurunea zaintzeko beharra asetzeko.

Biziraupen-eskumuturrekoa
Abenturazaleentzako aukerarik egokiena: erabilera anitzeko eskumuturra. Begiratu batean, nahiko sinplea dirudi, baina harritu egingo zara barruan gordetzen duenarekin! Gailu hau deskonposatuz, brujula, suharria sua egiteko, larrialdiko txilibitua, labana txikia eta soka militarra aurkitu ditzakezu, besteak beste. Oso erosoa da; ez du asko okupatzen, baina zure aliaturik onena izan daiteke. Zuhaitz batetik bestera hamaka bat lotzeko zein zure bizitza salbatzeko balio du. Beraz, ezinbesteko tresna hau berebiziko oparia izan daiteke.
Landa-ingurunera ihesaldia
Badaude aukerak paisaia naturalaren edertasunaz era lasai eta era baketsuan gozatzea nahiago dutenentzat. Kasu honetan, ihesaldi bat prestatzeko hainbat modu daude: zure kabuz bidaia planifikatzea, enpresa baten laguntzarekin, edo “opari kutxa” bat erostea. Azken horrekin, prezio eskuragarri batean, landa-ingurune batera bidaiatzeko aukera izango duzu. Gainera, zure gustuko lekua eta momentua bila ditzakezu behin oparia hartuta, normalean hotel edo landetxe askoren artean.


Etxeko baratze txikia
Batzuetan, hainbat faktorerengatik, ezin dugu bidaiarik edo txangorik egin. Une horietan, naturarekin konektatuta mantentzen gaituen irtenbide polit bat aurki dezakegu. Etxean baratxe txiki bat lantzeko kitarekin, jarduera dibertigarri bat egin dezakegu. Bertan, haziak, ongarria, lurra eta egurrezko kaxa daude. Eskulantzat har daiteke; horregatik, helduentzat zein umeentzat izan daiteke opari egokia. Gainera, txikienei etorkizunerako mesede egin ahal dieten esperientzia berriak garatzen laguntzea da beste abantaila bat.