Mugikorra gutxiago begiratzeko azken joera: Pantaila zuri-beltzean jartzea

Lotara zoazela esan eta oharkabean ordubetez TikTok-en egon. Etxean pelikula bat ikusten aritu eta ezin hasieratik bukaerara Instagram bi edo hiru aldiz begiratu gabe ikusi. Gaur egun gure mugikorretan guztia batzen da: lana, lagunak, ligeak eta amaiezinezko edukien eskaintza, erosi ditzakegun gauzak klik batera… zaila da horren aurka lehiatzea eta gure kontzentrazioa da kaltetuena.

Mugikorrean igarotzen dituzun ordu guztiak batuko bazenitu eta beste zerbaitetan erabili, honezkero beste hizkuntzaren bat ikasi zenuke edo behintzat gustuko duzun zaletasun horretan bideratzeko denbora gehiago izango zenuke. Smartphone-ak eta bertan dauden aplikazio guztiak estimulu etengabeak izateko diseinatuak daude eta adikzioa sor lezakete.

Hau argi ikusten da Tinder-en paradoxarekin: beti ari gara pertsona berriekin match egiten, beti dagoelako “norbait hobea” aurkitzeko aukera. Honek zaildu egiten du pertsona batean zentratu eta berarekin zerbait eraikitzea.

Askotariko metodoak sortu dira mugikorreko adikzioa mugatzeko: ikasten ari zaren bitartean TikTok-eko zuzenkoak egitea ( honela ezin baituzu mugikorra begiratu, berarekin zuzenekoa grabatzen ari baitzara), tenporizadoredun apliazioak…Orain sareetako zenbait erabiltzailek trikimailu berri bat partekatu dute: mugikorra zuri-beltzean jartzea.

Mugikorrek dituzten argi eta kolore askotarikoak imana dira gure arretarentzat eta dopamina askatzen dute, zoriontasunaren hormona. Horregatik nahi dugu beti gehiago eta scroll infinituan harrapatuak amaitzen dugu.

Gure mugikorra zuri-beltzean jartzeak honi erakargarritasuna gaitasuna murriztuko lioke, hori diote moda honetara batu diren erabiltzaileek berderen, Batzuk euren buruari erronka jarri diote: astebetez edo hilabetez mugikorra zuri-beltzean edukitzea. Kolorerik ez duenez, gure pantailak ez dira horren estimulagarriak eta, beraz, ez dugu dopamina askatzen eta errazago aspertzen gara.

Erronka hau probatu nahi baduzu mugikorreko “konfiguraziora” joan behar duzu. iPhone-en kasuan “eskuragarritasunera”. Bertan “kolore filtroak” deitutakoa desaktibatu eta automatikoki pantaila zuri-beltzean jarriko da. Android-eko erabiltzaileentzat antzekoa da “eskuragarritasuna”, bertan “kolorea eta mugimendua”, ondoren, “kolorearen zuzenketa” eta “grisen eskala” aktibatu.

Iturria; Gaztezulo