LIBURUAK

HORI ZEN DENA

Hori zen dena” esaten da bitan ipuinotan. Bi ahots ezberdinetan, biak emakumezkoenak. Eta balio desberdinekin esaten da bietan. Batean, abisu baten itxiera da. Bestean, aldarria, bizitza berri baterako atea irekitzeaz batera esana. Hamasei dira liburu hau osatzen duten piezak, 15+1 hobeto esan. Hamasei giro, hamasei mundu, eta bilaketa bakarra: egunerokotasunaren ifren­tzuaren eta pitzaduren berri ematea irakurleari. Xalo-xalo batzuetan, maltzurki bestetzuetan, ironiaz maiz, barrez zein serio, bero nahiz epel, sekula ez hotz. Eta beti dirdiraz eta bizi-bizi. Idaz­lea kontalaria da senez, eta lañotasun landu ba­tez laguntzen dio irakurleari, literatura eta bizitzaren arteko muga ez beti zehatzetan barrena.

DENOK GARA GOOGLE

Eleberri honetako protagonistak bila dabiltza. Bata eguzki-lore baten azpian ezkutatzen den emakume baten bila dabil, eta bestea, berriz, iraganeko mamu baten lubakian. Badakite zer bilatu nahi duten. Ez dakite nola aurkitu. Badakite zer bilatu nahi duten, baina ez dakite zer aurkituko duten. Bilaketak. Denok gabiltza zerbaiten edo norbaiten bila. Bizitza osoa ematen dugu bilatzen: zoriona, maitasuna, dirua, ospea, sexua, arrakasta, lana, ongizatea, egia… Denok bilatu genuen, eta bilatzen genuena aurkitu genuenean, bilaketa berriak egiten hasi ginen. Goazen hastera. Ba­tzuetan, hobe da bila zabiltzana ez aurkitzea. Beti aurkitzen duzuna ez da espero duzuna. Ez jakitea baino gogorragoa den zerbait dago: hainbeste irrikatu eta bilatu duzuna ez aurkitzea.