Entxufe adimendunak gailu moldakorrak dira, eta konektatzen diegun edozein gailu kontrolatzen laguntzen digute: router bat, lanpara bat, berogailua… Horrela, behar ditugunean piztu ahal izango ditugu, baita etxean ez gaudenean ere. Ezaugarri horiek dituen entxufe bat erosterakoan, garrantzitsua da ezaugarri batzuk kontuan hartzea, hala nola zure sistema eragilearen bateragarritasuna. Nahiz eta guztiek funtzionatzen duten iOS eta Androidekin, zure asmoa entxufe horiek zure app-aren bidez kontrolatzea bada, funtsezkoa da zure sistema eragilearen bertsioarekin bateragarria izatea. Era berean, etxean laguntzaile birtual bat baduzu, ziurtatu zure ekosistemarekin bateragarria dela, oso garrantzitsua baita gadget guztiek “elkar ulertzea”.
Entxufe horietako gehienek jasaten duten korronte-intentsitatea 10 eta 16 amperekoa da. Wi-Fira konektatzen diren en-txufe adimendunek 2,4 GHz-ko bandarekin funtzionatzen dute. Hala ere, azken belaunaldiko router bat baduzu, horrek 5 GHz-koa barne hartzen duen banda duala izan dezake.
Lapurretak saihestu
Orbegozo PG 20 programatzaile digitalarekin, nahi duzun gailua programatu ahal izango duzu, aukeratutako ordutegian funtziona dezan. Programatzaileak LCD pantaila bat du tenporizadore digitala programatzeko, minutuetatik asteko egun zehatz batera bitarteko tartearekin. Programatzaile honen abantaila nagusia da astean 10 programa egin ditzakeela. Gainera, gailu honek Random funtzioa du. Funtzio horrekin, programatzaileari konektatuta dagoen gailuak 10-30 minutuz funtzionatuko du 18-6 ordutegian. Hori baliagarria izango zaizu etxea hutsik dagoen bitartean norbait dagoela simulatu nahi baduzu, lapurretak saihesteko. Era berean, programatzaile horri esker errazagoa izango da energia aurreztea, programatutako denboran bakarrik funtzionatuko baitu programatutako gailuak. Azkenik, gailua entxufe normal gisa erabil daiteke, programatu beharrik gabe.