TACO MASTER
Android zein IOS plataformetan
Zure azkartasuna probatu beharko duzu sukaldari gisa. Zure takoak munduko onenak dira, baina zure bezeroek ez dute bost segundo baino gehiago itxarongo; beraz, arin ibili beharko duzu, edo galdu egingo dituzu. Zure aurrean osagai ugari aurkituko dituzu, eta zure bezeroek eskatzen dizutenaren arabera konbinatu beharko dituzu. Taco Masterren hiru tako sortu ahal izango dituzu aldi berean, eta behar dituzun osagai guztiak gehitu. Jokoaren zailtasuna da, aurrerapenen arabera, bezero gehiago pilatuko direla zure establezimenduaren atarian, eta gero eta gauza gehiago eskatuko dituztela.
OPEN TYRIAN
Android zein IOS plataformetan
Espazio-ontzi bateko buruzagien aurrean jarriko gara, eta etsaiz eta arriskuz beteriko mailetatik aurrera egin beharko dugu, mugitzen den guztiari tiro egiten diogun bitartean. Mekanika nagusia generoaren klasikoa da: gure nabea pantailaren beheko aldean egongo da, eta etsaiak goitik eta alboetatik agertuko dira. Mugimendu eta tiro guztiak ukipen-kontrolekin egingo dira. Eta oso trebeak izan beharko dugu, gure etsaiek aldi berean botako dituzten dozenaka tiroei iskin egin nahi badiegu. Jokoak bost atal eta arma desberdin asko ditu, eta hil beharreko etsaiaren arabera konbinatu ahal izango ditugu.
BLOODLINE: HEROES…
Android zein IOS plataformetan
Bloodline: Heroes of Lithas karta-joko bat da, eta zure eginkizuna izango da Argiaren Hiriko hurrengo High Guardian izatea eta iluntasunari aurre egitea. Joko honetan, Lithasko mundu fantastikoan zehar bidaiatuko duzu, hainbat arraza eta kulturaren artean. Aurkitu aliatuak eta bildu txapeldun onenak, zure armadako kide izan daitezen. Joko honetan seme-alabak izan ditzakezu. Zure oinordekoek zure ondoan borroka dezaten, hezi egin beharko dituzu, bakoitza desberdina izango baita, eta hainbat hezkuntza-aukeraren artean erabaki, borroka bakoitzean hazi, eta zure armadarekin bat egin dezaten.