UNAI GANDARIAS /2019-12-16/ Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Arte Ederren Fakultateko ikasleen Gradu Amaierako Lanen VI. Erakusketa zabalduko dute datorren asteartean, abenduaren 17an, Bilboko Bizkaia Aretoan. 2018-2019 ikasturtean zentroan irakasten diren hiru Artea, Sorkuntza eta Diseinua eta Kultura Ondareen Kontserbazio eta Zaharberritzea graduetan ikasketak bukatu dituzten 33 ikasleren gradu amaierako lanak bilduko ditu erakusketak.
EHUk jakinarazi duenez, erakusketak Bizkaia Aretoko hiru gela hartuko ditu, Etxepare, Axular eta Chillida, hain zuzen. Margolanak, instalazioak, eskulturak, obra graZkoak, bideoak eta argazkiak izango dira ikusgai, besteak beste.
Erakusketa bisitatu ahal izango da datorren asteartetik abenduaren 30era bitartean, Bizkaia Aretoan, lanegunetan, 08:00etatik 20:00etara. Sarrera irekia izango da.