OMEK 2040. urterako malaria behin betiko desagerrarazi dezkeen txertoa onartu du

R21/Matrix deitutako txertoa Oxford unibertsitateak garatu du Indiako Serum Institute erakundearekin elkarlanean. Eraginkortasun handikoa da, ekoizpen kostu baxua du eta eskala handiam fabrikatu liteke.

Ikertzaileen arabera, urtebeteren buruan %75eko eraginkortasuna du malariaren aurka. Orain arteko txertotik onenak %50eko eraginkortasuna zuen denbora berean eta hiru urteren ondoren portzentaje hori jaitsi egiten zen.

Hobekuntza esanguratsua da beraz, baina ez bakarra. Txerto berri hau eskala handia ekoiztu liteke, Afrikako haurren gehiengoa babestuz gaixotasun honen aurka.

Malariak zigortutako lurraldeetan urteko 40 milioi ume jaiotzen dira. Txert hau gehiengo bati jartzeko aukera egongo litzateke. Hamalau hilabetetan lau dosi ezarriko lirateke eta 160 milioi euro beharko lirateke horretarako. Bidegarriak diren kopuruak dira. Gainera, kostu baxukoa da. Diru-sarrera baxuko herrialdeentzat sekulako abantaila da berau erosteko garaian.

Planetayik deuseztatu nahi dugun gaixotasunen artean lehenengo postuetan dago malaria. Adituen kalkuluen arabera, ez dugu lortuko datozen bost edo hamar urteetan, baina litekeena da 2040.urterako helburua lortzea.

Iturria: Gaztezulo