2024tik aurrera Galizian adin txikiko gazteek ezingo dute edari energetikorik kontsumitu, ez euren erosita behintzat. Galiziako Osasun Aholkularitzan lege proeiktuaren helburua adin txikikoen adikzioen prebentzioa da. Horregatik, edari energetikoak alkoholaren maila berean jarri nahi ditu. Honela, datorren urtetik aurrera debekatuta egongo da adin txikikoei edari energatikoak saltzea. Araudiak umeei zuzendutako irgarkiak debekatzea ere aurreikusten du, El Faro de Vigo egunkariak aurreratu duenez.
Edari energetikoek 100 mililitroko 32mg kafeina dute. Beraz, 500 mililitroko lata batek,-hau da, merkatuko latarik txikienak-, duen kafeina bi kafe espresoren parekoa da. Xuntak, Galiziako gobernuak, azpimarratu duenez, mota honetako produktuen kontsumo gehiegizkoak osasunean dituen eragin negatiboak murriztea du helburu neurriak.
Edari hauen gehiegizko kontsumoak hiru eragin nagusi ditu: kafeinaren kopuru izugarria, azukre kopuru izugarria eta sarritan edari energetikoak alkoholarekin batera kontsumitu ohi direla. Arazo askotarikoen artean, subtantzia hauen gehiegizko kontsumoak loan eragiten du, suminkorragoak bihurtzen gaitu eta bihotz-arazoak eragin litzake.
Espainiako Elikagai Segurtasuneko Agentziaren (AESAN gaztelaniazko sigletan) datuen arabera 11-17 urtetako nerabeen artean lo nahasteak agertu daitezke egunean 60mg kafeina baino gehiago kontsumitzen badira, hori 200ml lirateke, hau da, edari energetikoen latarik txikiena baino kopuru urriagoa, pentsa!
Iturria: Gaztezulo