Movistar Plus+ taldeak “Bisbal” dokumentala estreinatu du

“Amets bat betetzea oso zaila da, bizitza osoa borrokan eman baitezakezu hori lortzeko. Baina daukazunean, mantentzea are zailagoa da “, horrela laburbiltzen du David Bisbal abeslari almeriarrak bere egungo momentua, musikan 20 urte betetzen dituela.

Movistar Plus+ek bere izena daraman film dokumentalean laburbildu ditu bi hamarkada horiek. Ibilbide musikaleko denbora guzti hau ospatzeko erabili zuen kontzertutik abiatuta, abeslariak atzera begiratu eta nondik datorren gogoratzen du: azokaz azoka kantatzetik, beste eszenatoki batzuetara igotzea amesten zuen orkestra batetik eta bere bizitza betirako aldatu zuen lehen Operación Triunfo hartatik.

Alexis Morantek (Sanz: lo que fui es lo que soy, Camarón. flamenco y revolución) zuzendutako filmean, David Bisbalek musikaren industriaren arauen aurkako borrokaz ere hausnartzen du.