Antzerkigintza berriak programan izena emateko epea zabalik da

Helburua dramaturgo berrie, zein beste arlo batzuetatik etorritako (literatura, zinema…) sortzaileei, eta antzerki munduan interesa dutenei, sarbidea erraztea da. 

Gasteizko Teatro Principal Antzokiak, Bilboko Arriaga Antzokiak eta Donostiako Victoria Eugenia Antzokiak sustatu dute ekimen hau. 

Urriaren 2tik zabalik da programan izena emateko epea, urriaren 31ra arte. Aukeratuak direnek, gehienez zortzi, obra dramatiko bat garatu beharko dute bost hilabetetetan, arte eszenikoetako profesionalen gidaritzapean. Laborategi horiek 2024ko otsaila eta apirila bitartean egingo dira.

Hautaturiko pertsonek 3.300 euroko diru-laguntza bat izango dute, proiektuan jarduteko eta laborategietako dieten truke.