Tatuaje egiptoarrak, eta sentitu Horusen babesa
Egiptoko kultura eta haren inguruko guztia misterio handia da oraindik. Gai hori duten tatuajeek sinbolo ugari erabiltzen dituzte, batez ere jainkoak, hieroglifikoak eta animaliak. Horusen begia, “Udyat” bezala ere ezaguna, tatuatzeko gogokoenetako bat da. Diseinua, normalean, garondoan, bizkarrean edo lepoan tatuatzen da.
Tatuaje horren esanahia ulertzeko, aurretik bere kondaira ezagutu behar da. Antzinako Egiptoko mitologiaren arabera, ikur hori Horusek (gizateriaren jainkoak) Sethen (kaosaren eta basamortuaren jainkoaren) aurka egindako borrokan oinarritzen da. Borroka horretan, Horus garaile atera zen, baina ezkerreko begia galdu zuen. Orduan, jakituriaren jainko egiptoarrak (Thotek) zatiak jaso, eta “Udyat” (egiptoeraz, “batuta dagoena”) izeneko begi magikoa eman zion, ikusmena berreskuratu ahal izateko. Begi berriaren botereari esker, Horusek aita Osirisen gorputza berpiztu ahal izan zuen.
Horusen begia, eramaten duen pertsona babesteaz gain, zortearen, jakituriaren, oparotasunaren eta osasunaren amuletoa da.
Medusa piercinga, deigarri izateko
Medusa piercinga sudur azpiko zuloan egiten da, ahoaren eta sudurraren arteko zatian. Piercing hori, normalean emakumeek eramaten dute.
Bi piercing mota daude: medusa bertikala edo Jestrum. Harribitxi bat erabiltzen du, barra kurbatuarekin, eta harribitxia goiko ezpainaren gainetik ikusteaz gain, azpitik ere itxura simetrikoa ematen du. Eta medusa bikoitza; bigarren zulaketa bat egiten da sudur-olabiaren ildoaren barruan, medusa piercing normalarekiko paraleloa, eta lehenengoa bezalakoa den harribitxia jar daiteke, baina tamaina desberdinak erabiliz. Medusa bertikaletan eta bikoitzetan jarri beharreko pieza nagusiak labret distiratsua eta screw-a dira. Medusa bertikalerako barbellak erabiltzen dira. Orbaindu eta sendatzeko 6-8 aste behar dira.