ETXE BERDEA
2005eko urriaren 29an gertatutakoa tragikoa izan zen. Hildakoak, tartean. Poliziak herriko bazterrak nahastu zituen. Kasua ere itxi zuen segituan, baina sakon aztertu gabe. Azalekoari eutsi zion, begien bistakoa zirudien horri, eta alde egin zuen. Ez, ordea, aguazilak. Zorigaiztoko gertaera une oro zuen ate joka. Susmo txarra hartuta, bere kabuz abiarazi zuen ikerketa. Amaitu zuenean, karpeta batean gorde zituen dokumentuak, udaletxeko bere mahaiko kaxoian. Han, auzokoen lekukotza batzuk ahaztuta geratu ziren, aguazilarenak barne. Dokumentu horiek argituko al dute egun hartan herriko Etxe Berdean gertatu zena? Aguazilaren aurkikuntzak ahaztutako kasu hau berriz irekitzeko nahikoa izango al da?
SUAK ERREKO EZ BALU
Aezkoako mendi sute batean hiru mendizale hil eta geroko ikerketan, poliziak bi artzain atxilotu eta espetxeratu ditu. Urtebete geroago, Konpainia izeneko aseguru etxeak Ainhoa Sanz peritua bidaliko du Aezkoara sutea ikertzera, aseguru etxeko bezero diren artzainen inplikazioa argitzeko; izan ere, Konpainiak diru asko dauka jokoan, bezeroak errudun joz gero. Ainhoak ezagutzen ez duen ingurune bat arakatu beharko du egia argitu nahian. Bilaketa horretan, meatzaritza enpresen interesak, artzainen arteko ezinikusiak, Guardia Zibilaren presentzia itogarria, gaueko langileak eta beste hainbat elementu aurkituko ditu. Beltza da gaua Euskal Herriko oihanean. Su txingarrek emango ote diote Ainhoari bidea aurkitzeko nahikoa argi?