Disfuntzio orgasmikoa emakume batek orgasmoa lortu ezin duenean edo lortzeko zailtasunak dituenean gertatzen da, hots, sexualki asaldatuta dagoenean. Bi pertsonentzat esperientzia gogobetegarria izan beharrean, arazotsu bihur daiteke. Horrek erresumina eta gatazka sor ditzake harreman batean.
Emakumeen % 10etik % 15era bitartean ez du inoiz orgasmorik izan. Inkestek iradokitzen dute emakumeen erdiak ere ez daudela pozik orgasmoa lortzeko maiztasunarekin. Erantzun sexualak gorputza eta burua nahastu eta modu konplexuan bateratzen ditu. Biek behar bezala funtzionatu behar dute orgasmoa gertatzeko. Faktore askok arazoak sor ditzakete orgasmoa lortzeko prozesuan. Hauek, besteak beste: sexu-abusua edo bortxaketa jasan izana, sexu-jarduerarekiko asperdura, nekea eta estresa edo depresioa, sexu-funtzioari buruzko ezagutzarik eza, sexuarekiko jarrera negatiboak… Hauek dira orgasmoa lortzea eragotz dezaketen arazo medikoetako batzuk: hormonen nahasmenduak, menopausia, esaterako. Osasunari eta sexu-interesari eragiten dioten gaixotasun kronikoak ere badira horren eragile. Esterako, min pelbiko kronikoa, endometriosiak eragindakoa, besteak beste. Beharrezkoa da historia kliniko osoa egitea eta azterketa fisikoa egitea, baina emaitzak normalak izaten dira ia beti. Farmako batzuek gure gorputzaren erantzun sexualean ere eragin dezakete. Arazoa hortik datorrela uste badugu, tratamendua aldatu beharra dago. Medikuarekin hiz egin beharko dugu.
Arazoaren jatorria fisikoa ez bada, tratamendu egokiarekin gaindi daiteke. Ez da lotsarik izan behar gure arazoa azaltzeko