Runningak edo oinezko lasterketak etengabeko lasterketari egiten dio erreferentzia, oinek, txandaka, ibilian baino abiadura handiagoan lurra ukitzeari. Edozein pertsonak praktika dezake diziplina hau, eta aire zabalean egin ohi da. Azken urteotan nabarmen igo da running egiten duten pertsonen kopurua, organismoari ekartzen dizkion onura fisiko eta mentalengatik. Kirola egitearen garrantziaz jendea kontzientziatzean, diziplina hau estresa murrizteko aukerarekin ere lotzen da, bizitza modernoan ia beti agertzen den elementua baita.
Esan beharra dago runningak ez duela inbertsio ekonomiko handirik behar. Runninga praktikatu nahi duenak kalean, hondartzan, aire zabalean, eta arropa egoki eta erosoarekin korrika egin dezake. Lehiaketa mailan runninga egin nahi izanez gero, oinetakoak, kirol-arropa eta beste kirol batzuk egiteko erosi behar direnak baino eskuragarriagoak diren beste elementu batzuk erosi beharko dira.
Estresari aurre egiteko kirol ezin hobea
Lehiaketa-kirol gisa, lasterketak hiru kategoriatan banatzen dira: abiadurakoa, ertaina eta iraupenekoa. Abiadura-lasterketetan 400 metrorainoko distantziak egiten dira, ertainetan 3.000 metrorainokoak, eta iraupenekoetan 5.000 eta 42.195 metro bitartekoak. Running anglizismoak iraupeneko edo goragoko distantziak egiteko kirol- eta jolas-jardunari egiten dio erreferentzia. Kirola bezala, oso onuragarria izan daiteke gure gorputzarentzat, baina zenbait neurri ere hartu behar ditugu.
Osasunerako 7 onurak
1-Autoestimua handitzen du: Runninga ohikotasunez praktikatuz gero, helburuak markatu eta lortu ditzakezu hobekuntza fisikoekin batera, eta praktikatzen duenaren autoestimua areagotzen du.
2-Eritasunak saihesten ditu: Maiz praktikatzen bada, obesitatea, hipertentsioa, diabetesa… izateko arriskua murrizten du.
3-Hezurrak indartzen ditu: Hezurrak sendotzen laguntzen du, dentsitatea handituz eta osteoporosia prebenituz.
4-Osasuna hobetzen du: Sistema immunologiko eta kardiobaskularra hobetzen du, biriketako gaitasuna estimulatuz. Odol-koaguluen eraketa gutxitzen du.
5-Antsietatea kanpora: Antsietateari eta estresari aurre egiten laguntzen du: egiten duenaren jarrera mentala hobetzen du.
6-Pisua zaintzeko oso ona: Helburuetako bat pisua galtzea bada, komeni da ariketa elikadura-dieta onarekin konbinatzea.
7-Gorputza tonifikatzen du: Runningarekin ez dira bakarrik hankak sendotzen; besoak, sabelaldea eta bizkarra ere sendotzen dira.