Izen handiko pertsona bihurtzea ez da lan erraza, baina emakume zientzialarien kasuan are zailagoa da. Historian zehar, emakume askoren izena isilarazi dute, eta euren lanak gizonei egozten zizkieten. Hau da “Matilda efektua” bezala ezagutzen dena. Nahiz eta oraindik bide luzea dagoen egiteko gizonen eta emakumeen arteko aukera-berdintasuna posible izan dadin, Matilda efektuarekin amaitzeko, konpromiso globala behar da, berdintasunean oinarritutako hezkuntza, alegia.
Diziplina eta ikasgai guztietako genero-desberdinkeriak markatzen du gizateriaren historia. Hori ikastetxeetan erabilitako hezkun-tza-materialean islatzen da, emakumeen presentzia % 7,6ra baino ez baita iristen. Erreferenterik eza da nesken arazo ohikoenetako bat. Hezkuntza-sistemak gai izan behar du neskek STEMekiko duten interesa sustatzeko eta genero-berdintasuna bultzatzeko gizarteko diziplina guztietan.
Baina zer da Matilda efektua? Matilda efektua esaten zaio emakume zientzialarien lorpenen aurka gertatzen den diskriminazioari eta aurreiritziari, emakume horien ekarpenak gizonei egotzi ohi bai-tzaizkie.
Emakumeek asmakizunen garapenean edo ikerketan egiten duten ekarpena ezabatzeko fenomeno hori ez da berria, eta, era berean, ez zaie maiz aitortzen beren lana gizonezko lankideei beste. Mendeetan zehar izan da. Matilda efektuaren kontzeptuak “Mateo efektuan” du jatorria. Robert King Merton soziologoak honela definitu zuen azken hori: zientzialari gazteen edo gutxi ezagutzen direnen ikerketek komunitate zientifikoarentzat jasotzen zuten begirune falta. Urteak igaro arte ez zuen aitortu efektu horren definizioa Harriet Zuckerman ikertzaileak 60ko hamarkadan egindako doktore-tesian oinarrituta zegoela. Bere artikuluan, Mertonek iker-tzailea bakarrik aipatzen zuen orri-oinetako oharretan.
Margaret W. Rossiter zientzialariak 1993ra arte ez zuen gertaera hori argitara eman, milaka emakume zientzialarik pairatzen zuten egoera salatzeko. Izan ere, Matilda Joslyn Gage XIX. mende amaierako sufragista eta abolizionista izan zen, eta emakumeen eta gutxiengoen eskubideen alde borrokatu zen.
1883an argitaratutako saiakera bat idatzi zuen Woman as an inventor (“Emakume asmatzaileak”) izenburuarekin. Bertan, fenomenoa deskribatzen du, baina ez dio izenik jartzen. “Emakumeari hezkuntza zientifikoa izugarri ukatu arren, munduko asmakizun garrantzitsuenetako batzuk berari zor zaizkio”, idatzi zuen, eta hainbat adibide aipatu zituen. Salatzen zuen efektuaren biktima izan zen. Ez, ordea, kreditua lapurtu zion gizon batek aukeratutako asmatzailea zelako, baizik eta lankideek isilarazi zutelako eta historiak behar bezala aitortu ez zuelako. Gage emakumeen boto-eskubidearen borrokalari sutsua zen, eta, hala ere, Susan B. Anthony edo Elizabeth Cady Stanton –haiekin History of Woman Suffrage idatzi zuen– bere kide feministek baztertu egin zuten, eta mugimenduaren historian oso gutxi gogoratu zen.
Rossiterren ikerketak
Rossiter irakasle erretiratua da Cornell Unibertsitatean, Estatu Batuetan, eta bizitza osoa eman zuen liburuetan dokumentatu gabeko emakume zientzialarien izen galduen bila. Bere ikerketan, emakumeen ikusezintasunaren eredu hori zientzian behin eta berriz errepikatzen zela ikusi zuen. Gizonek emakumeen lanaren kreditua hartzen dutenetik emakumeek ez dutela haiek adina sari irabazten, ez dutela zientzia-esparruetan enplegurik lortzen edo giltzapetu egiten dituztela. Hala, 1993an, historialariak erabaki zuen emakumeak ikusezin bihur-tzearen efektu horrek Matilda Gage izena izan beharko lukeela, eta artikulu akademiko batean idatzi zuen.