Ayalak musika eta dantza ikastaroetara joaten lagunduko du

Aiarako Udalak, aurten ere, Udalak eskaintzen ez dituen musika eta dantza ikastaroetara joateko dirulaguntzak emateko deialdia egin du. Zehazki, 2022ko irailetik 2023ko ekainera bitartean, biak barne, egindako jarduerak diruz lagunduko dira, eta eskaerak egiteko epea urriaren 11n itxiko da.

Horrez gain, Amurrioko Udalak eta Izan Amurrio merkatari, zerbitzu eta ostalarien elkarteak bonu kanpaina berri bat jarri dute abian aste honetan, tokiko merkataritza dinamizatzeko eta udalerriko establezimenduetan kontsumoa sustatzeko. Kanpaina urriaren 15era arte luzatuko da ekimenarekin bat egin duten 37 establezimenduetan.