Ostiral honetan (irailak 22) estreinatuko da “Benetan Zabiz?” podkastaren bigarren denboraldia, EiTB Podkasten eta Gaztean.
Malen Altunak eta Aitziber Gradosek aurkeztuta, saioko gonbidatu bat ekarriko dute; eta umorea, sekretuak eta elkarrizketatuaren anekdota bitxirik ez da faltako.
Lehenengo atala grabatuta, gauza bakarra aurreratu dute: “Gonbidatua “bonbazo” bat izango da”.
Podkasteko kideek aurreratu digutenez, iazko tarteak (Arrosali, ezkutuko deia eta kutxako galdera) mantenduko dituzten arren, berriak ere gehituko dituzte aurtengo denboraldian.
Eta ez da nobedade bakarra izango. Bada, set berri batean aurkituko ditugu Aitziber eta Malen. Gainera, saioaren sare sozialetan (Instagram eta TikTok) eduki esklusiboak eskainiko dituzte, Oihane Alonso sare sozialetako arduradunaren eskutik.