Shabby chic estiloa landa-etxe ingeles han- dietan jatorria duen dekorazio-estiloa da. Horietan, elementu zaharren eta modernoago eta gaurkoagoen arteko nahasketa nagusitzen da. Estilo honen esanahia elkarren artean oso desberdinak diren bi terminotan oinarritzen da. Alde batetik, shabby dugu, higatua edo hondatua esan nahi duena. Eta, beste alde batetik, chic dugu, hau da, bikaina, dotorea edo modan dagoena.
Landa-sentsazioa sortu
Kolore-sorta leunek, tonu neutroek eta desugertutako altzariek itxura lasaia eta landatarra sortzen dute. Dekorazioa osatzeko, krema eta beix koloredun paleta erabili, tapizeriarekin eta marradun kuxinekin, adibidez, gorri iluna erabiliz. Detaile naturalak ezin dira falta, hala nola haritz, kotoia edo lihoa, lore-sorta lehorrak, naturalak loreontzietan…
Beti egon behar dute gure dekorazioan. Zoruak ez badu ondo ematen, sisal-alfonbrak erabil ditzakezu itxura hobetzeko.
Artisau-osagarriak
Shabby chic estiloa lortzeko, zur higatua tapizeriarekin konbinatu. Tonu urdin argi/grisa erabili, itxura dinamikoagoa lortzeko. Inspirazioari atea ireki iezaiozu lore-estanpatu, kuxin eta pantailekin. Artisau-sentsazioa ematen duten loreontziak ere erabili.
Lore ugari
Arrosa politek egur zuriak eta osagarri nostalgikoek espazio erromantikoa eta argia sortzen dute. Aukeratu horma nagusi bat, adibidez egongelakoa, eta hautatu motibo horiekin margotutako paper bat. Espazio eroso bat sortu nahi baduzu, jarri kuxin erosoak puntuz edo kakorratzez landutako tapakien ondoan. Ezin dira falta krema tonuko detaileak eta gainerako hormak zuriak izan behar dira, eta errezelezko ohe zuri bat eta gau-mahaitxo vintage batekin.
Kolore apalak
Tonu leunak eta neutroak, oihal politak eta apaindura-osagarriak. Shabby chic estiloaren bertsio sofistikatuagoa lortzeko, zuri hautsiak eta kremen kolore sorta aukeratu, eta egurra gehitu zuri deskape eta zahartuekin. Espazio lauegia gera ez dadin, jarri osagarriak, detaile eta testura asko, kakorratz, liho eta parpailazko ehunak barne. Ez ahaztu grisa sartzea.